Desolazioa
desolazioa. Horra Joxemiel Bidadorren heriotzak gure artean erein duen sentipena. Desolazioa, haren hurbil-hurbilenekoen bihotzean. Desolazioa, haren adiskideen eztarrian. Desolazioa, Joxemielek lan-tzen zituen alor ugarietan -irakaskuntza, dantza, ikerkuntza, literatura- lankide izan zituenen artean...
Inor hiltzean ohikoa da entzutea "umezurtz" utzi gaituelako hori. Bidadorren kasuan, berarekin bizitza partekatu zutenak ez dira ala mintza daitezkeen bakarrak. Haren heriotzak are hutsago utzi du berez aski mortu zegoen eremua. Lehengo asteaz geroztik, nafar euskaldunok ikusezinagoak gara, ezinduagoak, aprojagoak, ez ikasiagoak.
Joxemiel "gaztearen" ondotik -39 urte!- ez da bazterretan ageri nork gu eginen ikusgarriago, gaituago, eragileago, jantziago. Salbuespenak salbuespen, inon ez dira gure eskuz eta gure izerdiz eraikitako ikasgeletatik atera behar zuten gazte belaunaldiak.
UPNk eta PSNk gure inguruan eraiki duten setio politika bere fruituak ematen ari da. Bere fruituak ematen ari, gure gazteei jarri dieten hautu ustela: asimilazioa edo marginalitatea.
Gure hautu ideologiko-estrategikoek, gure moteltasunak, gure nora ezak gainerakoa egin dute.
Bataila instituzionala aspaldi irabazi zuten.
Gizartearena irabazteko bidean daude.
Hori guztia, "gure" politikariak pitokerietan ari diren bitartean.
Aingeru Epalzak Diario de Noticias-en
http://www.noticiasdenavarra.com/2010/03/09/opinion/columnistas/mugatik/desolazioa


Zabaldu
del.icio.us
Itzulingururik gabe heldu dio
Euskararen munduan gabiltzanok ongi asko dakigu zein nekagarria den hizkuntza horren, honen, defentsaren teoriatik ekintzara pasatzea.
Gorkak, Hezkuntza Saileko lankide batek, iritzi interesgarri bat bidali digu gure blogean eskegitzeko. Artikulu horretan ematen digu EAEko ikastetxeetan burutu den diagnosi-ebaluazio emaitzen berri. Halaber, bere iritzia azaltzen du gaur egun indarrean dauden hezkuntza-ereduen inguruan. Hortxe duzue.
Jaurlaritzako legelari talde batek idazketa elebiduna susta dadin sinadura bilketa martxan jarri du.
Eusko Jaurlaritzako langile guztiok mezu hau jaso genuen ordenagailuan lehengo ostiralean, gozieko 10:00etan: