Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Erabilera plana

MIC

martinrezola 11/12/2009 @ 14:42

M.I.C. lankidea Berdura Sailean egon da lanean azken hiruzpalau urtetetan, eta orain beste sail batera joan da Eusko Jaurlaritzan bertan. MIC kasu paradigmatikoa da, nire ustez, eta horregatik ekarri nahi dut hona.

Irakurri gehiago »

Gipuzkoako Foru Aldundia eredu

martinrezola 12/02/2009 @ 11:28

gfa.jpgBeheko albistea lapurtu dugu Sustatutik. Eta inbidia pixka batekin geratu gara, adibidez, Jaurlaritzaren Intranetaz gogoratu garenean.

Hemen, Jaurlaritzan, Lanpostuen Analisiaren Inkesta Berria 2009 Galdera-sortaren sarbidea klik egin eta tatxan! sorpresa!

Cuestionario de puestos de trabajo

  • Informe previo antes de cumplimentar el cuestionario (NO RELLENAR AQUI)
  • Rellenar cuestionario 2008 de puestos de trabajo
  • Informe del cuestionario terminado

Hor eskuinean, botoitxo bat, “Idioma” klikatu behar da berriro euskarazko bertsiora bueltatzeko, bestela “inertziak” gaztelaniara eramaten zaituelako. Eta horrela beste asko. 

Zenbat kilometro daude Lakuako Donostia kaletik Donostiako Gipuzkoa plazara? Batzuetan ematen du gero eta urrutiago daudela. Huskeria dirudite, baina hor aipatzen diren neurriak, txikiak dira, zehatzak, baina urrea balio dute. Ez dezagun esperantza gal. Ea aurki animatzen diren hemengo agintariak ere horrelako neurriak hartzera.

Irakurri gehiago »

Korredakzio: itzulpenaz haratago

garruze 04/02/2009 @ 12:07

arrosaren-arantza.jpg   Urtarrilaren 27 eta 28an euskara teknikarientzako jardunaldi batzuk antolatu ditu HPSek 'erabilera-planak herri-administrazioetan goiburu'.

Oskar Aranari eta niri korredakzioaren inguruko esperientzia bat aurkeztea eskatu zitzaigun eta ikusita gure hitzaldiak azkena  behar zuela izan eta Eusko Jaurlaritzan korredakzioaren gaia oraindik ere jorratzen baino ez garela hasi, hitzaldi formal bat baino, bideo bat aurkeztea pentsatu genuen. Hain zuzen, Lehendakariordetzan, IVAPen laguntzaz, euskarazko testuak lantzeko martxan dugun lankidetza esperientzia baten berri emateko.

      Bideo hura HABEk landu zuen eta saio honetan parte hartzen dugun talde osoa gustura geratu ginen emaitzarekin, izan ere, guk adierazi nahi genituen ideiak ondo jaso zirela uste dugu:

a) Bideoak Eusko Jaurlaritzan hainbat zuzendaritzan dagoen errealitate soziolinguistikoa azaltzen du: langile batzuek beste batzuek baino gaitasun handiago dute, eta hala ere horrek ez du eragotzi euskaraz lan egiten hasteak.

b) Arduradun politikarien konplizitateak duen garrantzia horrelako saioek aurrera egiteko.

c)Gaur egun lege-testuak ez dira korredaktatzen, euskarazko testua gaztelaniazko itzulpena izaten ohi da, salbuespenak salbuespen.

d) Teknikari euskaldun askok ez dute/dugu behar besteko ziurtasuna euskaraz bakarrik lan egiteko, batez ere, gai korapilatsu eta konplexuetan.
 

e) Gai-teknikari eta euskara-teknikarien arteko elkarlanari esker, gaztelaniazko zein euskarazko testuaren kalitatea hobeto bermatzea lortzen da.

f) Elkarlan horri esker gai-teknikari euskaldunak euskaraz lanean hasteko prestakuntza jasotzen du.

g) Prestakuntza horren barruan daude euskaraz lan egiteko sortu diren hainbat baliabide tekniko eta linguistiko ezagutzea,  gai-teknikariak bere orain arteko prestakuntzan ez baitu horien berririk jaso.

 

        Hala ere, pena txiki batekin gelditu nintzen, ez baitakit behar bezala azaldu ote genuen zergatik aipatzen zen korredakzioa gure hitzaldiaren izenburuan. Post honen bitartez hutsune hori betetzen saiatuko naiz.

Irakurri gehiago »

Erabilera planak herri-administrazioetan

burunda 29/01/2009 @ 11:33

Izen horrekin, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzaren eskutik, jardunaldiak burutu dira herenegun eta atzo Bilboko Euskalduna jauregitzarreko gela zabal eta baliabidez ongi hornitutako batean.
EAEko herri-administrazioetako euskara teknikariei zuzenduta zeuden, eta erantzun oso ona izan dute, 200dik gora lagun bildu ginelarik bertan.
Aurrena, antolatzaileei zorionak! Oso ondo antolatuta egon dira jardunaldiok.
Teknikariez gain, Herrizaingo Saileko Iñaki Gurtubai edota HAEE-IVAPeko Juan Isasi ere bertan izan dira azalpenak ematen, eta HAEEren kasuan, asmo berrituen berri ematen bide nabar.

Alde ilunik aipatzekotan, argi ikusi ahal izan zen administrazioetan euskararen erabilera normalizatzen hasteko oinarriak ere ez ditugula behar bezala ezarrita oraindik. Egoera gordina da administrazio guztietan, batzuetan besteetan baino gehiago, eta teknikarien lana zaila.
Ostera, bada gogorik, animorik eta ekimenik ere.
Administrazio ezberdinetako euskara teknikariak elkarreraginean jartzea oso ekimen positiboa da. Ea sarea egituratzen hasten garen behingoz!
Gainera, arduradun politikoen arteko koordinazioa eta elkarlana abiarazteko balioko balu…

JAURLARITZAKO ERABILERA PLANAK

garruze 09/12/2008 @ 09:51

iv_plangintzaldia.jpgGure Saileko (Lehendakariordetza) euskara teknikariak deituta, badira hilabete batzuk Euskararen Erabilera Planaren kudeaketarako batzordean parte hartzen ari naizela, eta esan behar dut, orain arteko iritzia oso positiboa dela.Batzorde horren lehenengo zeregina ekintza-plana onartzea izan da. Azpimarragarria da zein jarrera irekia izan duten bai gure saileko teknikariek  eta bai HPSeko teknikariak, izan ere, pazientzia ederraz entzun dituzte teknikariok ditugun kezkak eta baita negarrak ere. Gure Saileko Ekintza planean, gainera, guk egindako proposamen ugari sartu dituzte.Hurrengo urratsa, azterketa komunikatzailea izan da. Gure zuzendaritza lehentasunezko atalen artean dagoenez, Saileko eta HPSeko euskara-teknikariarekin elkartu eta gure eguneroko zereginetatik zeintzuetan hasiko ginen euskara erabiltzen galdetu ziguten. Elkarrizketara joan aurretik Zuzendaritzan bertan gure konpromisoa zer nolakoa izango zen adostu genuen eta jarrera bateratua eraman genuen denok banakako elkarrizketetara.

Gure konpromisoa hauxe izango da: gure zuzendaritzak kudeatzen duen EAEko eskumeneko datu-basearen informazioa bi hizkuntza ofizialetan eskaintzea, eta lantzen dugun txosten bakoitzean bere edukiaren laburpena edo ondorioak euskaraz plazaratzea. Gure arteko harremanei dagokienez,  euskara normaltasunez erabiltzea, bakoitzak ahal duen heinean.

Orain arteko guztia oso positiboa izan bada ere, badira hainbat gauza kezka sorrarazten didatenak. Batzuk baino ez ditut aipatuko hemen:

Irakurri gehiago »