Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Bizikidetza

Arrazoi ontologikoak dirala meriyo

martinrezola 10/03/2010 @ 09:42

Iragan larunbateko El País Semanal-en elkarrizketa egin zioten Artur Mas CiUko presidenteari. Guri atentzioa eman digu solasaldi aurreko aurkezpen gisakoan kazetariak idaztitakoak: «La conversación, sin embargo, no puede ser más que en catalán, por imperativo ontológico». Eta halaxe izango zen, katalanez, baina ez onttoei buruz. 

Irakurri gehiago »

Diagnosi-ebaluazioaren emaitzak jasota adabakiekin jarraituko?

garruze 07/01/2010 @ 10:46

piramidea.jpgGorkak, Hezkuntza Saileko lankide batek, iritzi interesgarri bat bidali digu gure blogean eskegitzeko. Artikulu horretan ematen digu EAEko ikastetxeetan burutu den diagnosi-ebaluazio emaitzen berri. Halaber, bere iritzia azaltzen du  gaur egun indarrean dauden hezkuntza-ereduen inguruan. Hortxe duzue.

Aurten argitaratu dira, historian lehen aldiz, diagnosi-ebaluazio emaitzak. Aurreko ikasturtean, 2009. urteko udaberrian,  egin ziren neurketa horiek EAEko ikastetxe guztietan. ISEI-IVEIk prestaturiko probak. Gure hezkuntza sistema kanpotik ebaluatzeko beharrezkoa zen lanabesa izango zirela esan ziguten.

Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek proba batzuk egin behar izan zituzten. Beraien   komunikatzeko gaitasuna, euskaraz eta gaztelaniaz, neurtu nahi ziren alde batetik  eta  matematikarako, zientziarako, teknologiarako  eta osasun kulturarako gaitasunak bestetik. Ikastetxeen esku geratu zen azken proba hauek ze hizkuntzatan egitea aukeratzea.

Artikulu hau luzea da. Egin klik azpiko keep reading —> horretan irakurtzen segitzeko edo eskuratu artikulu osoa  pdf formatuan.

Irakurri gehiago »