Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Berdintasuna

Euskara eta libertadea (Anjel Lertxundi)

tiraka 22/12/2009 @ 14:15

«Askatasunarena ez baita euskararen edo gazteleraren auzia», diosku Anjel Lertxundik Patxi López lehendakariak abenduaren hiruan Euskararen Eguneko adierazpen instituzionalaren harian El País-en argitaraturiko artikulu interesgarrian.

Irakurri gehiago »

Cultura con ‘c’

martinrezola 22/12/2009 @ 12:59

Markos Zapianek kontatzen du, Talatik tiroka liburuan, nola behin, atzerririk bueltan, paper bat sinararazi zioten aireportuko kontrolgunean:

 

" (...) Nik Markos izenpetu nuen, k-z, betiko legez, inongo asmo matxino abertzalerik gabe, beti erakutsi didatelako horrela. Orduan poliziak begietara gogorki begiratu eta sakon, oso sakon mintzatu zitzaidan: Te has equivocado, Markos se escribe con c de cabrón."

Irakurri gehiago »

"Ekarri sua, Pep" (Jose Mari Pastor, Berrian)

martinrezola 21/12/2009 @ 08:54

pep.jpg(Iturria: Berria, 2009-12-12)

Asteazken gaua, Dinamo Kiev-Bartzelona futbol partida bukatu eta gero. Pep Guardiola, katalanen entrenatzailea, hedabideen aurrera azaldu da. Kataluniatik Ukrainara joandako kazetariak daude bertan, eta galderak egin dizkiote, katalanez. Guardiolak normal erantzun die, katalanez. Nazioarteko agerraldi batean zergatik ari den katalanez galdetu diote orduan beste kazetari batzuek. Entrenatzailea argi mintzatu da: «Herri bat gara, berezko hizkuntza duena, eta kanpora irteten garenean hizkuntza hori erabiltzen dugu horretan mintzatzen garenok».

Irakurri gehiago »

Egunkaria libre!

tiraka 16/12/2009 @ 22:32

Egunkariako auzi lotsagarri/ lotsagabeak aurrera darrai. Auzipetutakoak, euskal kulturgile ezagunak guztiak, Madrilen izan dira atzo Espainiako Auzitegian, bertako epaileen galderei erantzuten. Inoiz-gutxitan bezala, Erabakitzeko eskubidea defendatzen duten alderdi eta sindikatu guztietako ordezkariak bertan izan dira, batera, auzipetuoi babesa emateko.

Irakurri gehiago »

21 ikusteko jaio gara!

burunda 27/10/2009 @ 11:59

Rafael Bengoa, Osasun sailburuaEusko Legebiltzarreko atzoko saioan, PSE, PP eta UPyD alderdiek mozioa adostu zuten, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatuz Osakidetzako lanpostuetan euskarari ematen zaion balorazioa gainontzeko merituetara berdintzeko.

Talde horien iritziz, gehiegizkoa omen da euskarari ematen zaion balorazioa eta "diskriminaziorik egon ez dadin" behar diren neurriak hartzeko eskatu zioten Rafael Bengoa Osasun sailburuari.

Argi dago aipatutako hiru alderdi horientzat euskara, alemaniera edo esku-lanak maila beretsuko gaiak direla. Ondo ei dator euskaraz jakitea, baina diskriminazioa omen da beste "meritu" batzuk baino gehiago baloratzea.

Alderdi horientzat, praktikan euskaldunok ez dugu euskaraz hartuak izateko eskubiderik, edota agian, Osakidetza euskararen ghetto bihur ez dadin neurriak hartzen ari dira, duela gutxi EAJrekin batera onartutako XXI. Mendeko Itun Berrian agindu (mehatxu?) egin zuten bezala.

Hau omen da datorkigun hizkuntza politika: lanpostu publikoetan "el euskera en libertad", alemaniera, ingelesa edo doktoradutzak bezala. Nahi duenarentzat. Eta euskarazko zerbitzua jaso nahi duena, izorra dadila... ¡A jugar! Hiruzpalau belaunaldi barru hitz egingo dugu eta orduan ere, kontuz!

Oso jokabide ez-nazionalista eta moderno-askoa.

Hori bai, "el castellano por c...". Ez-nazionalisten Espainian gaudenez guztiok daukagu espainieraz mintzatzeko betebeharra, baita basko nazionalistok ere.

Ederra ziria.

Atrebentzia edo ameskeria ez bada, izugarri gustatuko litzaidake euskaltzale ez-nazionalisten iritzia ezagutzea. Blog hau berau iritzi guztietara zabalik dago. Argi apurrik egingo ote digute?

Lotsaizuna helburu

burunda 30/09/2009 @ 12:12

sanz-253x242.jpgEzaguna da Nafarroa hirutan zatitu zutela euskararen erabilerari dagokionez. Erdaldun elebakarrentzat Nafarroa bat da, baina euskal hiztunentzat hiru Nafarroa ezberdin daude.

Eremu euskaldunean, eskubide berdinak dituzte erdaldunek eta euskaldunek… teorian.

Eremu erdaldunean, euskal hiztunak populazioaren %8 izan arren, ez dute inongo hizkuntza eskubiderik Herri-Administrazioen aurrean. Zero.

Eremu mixtoan (Iruñerria, Agoitzaldea…) Nafarroako biztanleen erdiak bizi dira: 300.000 inguru, eta horietatik 60.000 (%20) elebidunak dira, hau da, Bilbon edo Gasteizen baino gehiago, adibidez.

Irakurri gehiago »

BERDINTASUNA ZER DEN!

burunda 21/04/2009 @ 14:00

manos.jpgPozik nago. Ikasi dut azkenean berdintasuna zer den (gure artean,euskaldunon artean, hemen eta orain …)

Berdintasuna, berdin-tasuna da, hots, berdin-dio-tasuna, berdin-digu-tasuna.

Bortz axola guri, alegia.

Ardibidez:

E-postatik e-postara zabalduz doa, krisia bezala, Emakunderen azken kanpaina. Berdintasunaren aldeko kanpaina dena, edo hobe esanda, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldekoa. Zehazkiago ere esatea badago: gizon eta emakume erdaldunen arteko berdintasunaren aldeko kanpaina.

Izan ere, ia guztiz erdara hutsez doaz buletinok. Beharbada emakume euskaldunak berdinduta leudekeelako dagoeneko.

Hori baita Euskal Herriko berdinzaleon beste ezaugarrietako bat.

Naturzaleak, gehienetan gaztelania hutsez aritzen dira, natura baita euren ahaleginen helburu, ez hizkuntza (euskara esan nahi baita)…

Emakunde gehienetan gaztelania hutsez aritzen da, emakumeak (erdaldunak antza denez) baitira euren ahaleginen helburu, ez hizkuntza (euskara esan nahi da)…

Etorkinen aldeko taldeak ere, gehienetan gaztelania hutsez aritzen dira, hizkuntza (euskara) ez da eta euren ahaleginen helburu, …

Eta halaxe ibili ohi gara berdintasun eta duintasun bila jardun ohi dugun “taldeotakook”, batzuek besteei bizkarra emanda, gure berdintasun zatikoa eskuratu nahian, besteak bizi diren ere jakin barik, bost axola guri, berdindigutasunean.

 

Emma Cunde