Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Abendua 2009

Euskara eta libertadea (Anjel Lertxundi)

tiraka 22/12/2009 @ 14:15

«Askatasunarena ez baita euskararen edo gazteleraren auzia», diosku Anjel Lertxundik Patxi López lehendakariak abenduaren hiruan Euskararen Eguneko adierazpen instituzionalaren harian El País-en argitaraturiko artikulu interesgarrian.

Irakurri gehiago »

Cultura con ‘c’

martinrezola 22/12/2009 @ 12:59

Markos Zapianek kontatzen du, Talatik tiroka liburuan, nola behin, atzerririk bueltan, paper bat sinararazi zioten aireportuko kontrolgunean:

 

" (...) Nik Markos izenpetu nuen, k-z, betiko legez, inongo asmo matxino abertzalerik gabe, beti erakutsi didatelako horrela. Orduan poliziak begietara gogorki begiratu eta sakon, oso sakon mintzatu zitzaidan: Te has equivocado, Markos se escribe con c de cabrón."

Irakurri gehiago »

Zergatik erosi, harpidedun egin?

egorospe 21/12/2009 @ 11:22

 Patxi Zubizarretak eman zidan berria: “Jakingo dek ba Geu Gasteiz itxi egin dutela”. Nik ezetz, ez nekiela. Harrituxe geldituko zen, izan ere, zelan liteke nilako euskaltzale batek hori ez jakitea, edo, bestela esanda, zelan liteke aldizkari horren harpidedun edo erosle ez izatea? Orduan hitzaspertuak militantismoaren kontzeptu lantzera eraman gintuen: zergatik erosi Berria, Argia, Elhuyar edo gainerakoak, sarean badaude?

 

Irakurri gehiago »

"Ekarri sua, Pep" (Jose Mari Pastor, Berrian)

martinrezola 21/12/2009 @ 08:54

pep.jpg(Iturria: Berria, 2009-12-12)

Asteazken gaua, Dinamo Kiev-Bartzelona futbol partida bukatu eta gero. Pep Guardiola, katalanen entrenatzailea, hedabideen aurrera azaldu da. Kataluniatik Ukrainara joandako kazetariak daude bertan, eta galderak egin dizkiote, katalanez. Guardiolak normal erantzun die, katalanez. Nazioarteko agerraldi batean zergatik ari den katalanez galdetu diote orduan beste kazetari batzuek. Entrenatzailea argi mintzatu da: «Herri bat gara, berezko hizkuntza duena, eta kanpora irteten garenean hizkuntza hori erabiltzen dugu horretan mintzatzen garenok».

Irakurri gehiago »

Egunkaria libre!

tiraka 16/12/2009 @ 22:32

Egunkariako auzi lotsagarri/ lotsagabeak aurrera darrai. Auzipetutakoak, euskal kulturgile ezagunak guztiak, Madrilen izan dira atzo Espainiako Auzitegian, bertako epaileen galderei erantzuten. Inoiz-gutxitan bezala, Erabakitzeko eskubidea defendatzen duten alderdi eta sindikatu guztietako ordezkariak bertan izan dira, batera, auzipetuoi babesa emateko.

Irakurri gehiago »

Itzulpen duinaren alde

martinrezola 15/12/2009 @ 15:35

i%c2%b4m-late.jpgKorredakzio kontuek aurrera egiten duten bitartean, eta harekin eta idazketa elebidunarekin ere zerikusi zuzena duelakoan, betiko itzulpen-moldearen inguruan badago zer esana eta zer hobetua, hemen askotan azpimarratu dugun bezala.

Irakurri gehiago »

Poeta kaxkarra

burunda 15/12/2009 @ 09:38

patxilopez.jpgPatxi Lopez lehendakariak  Euskararen Egunean emandako adierazpen instituzionala irakurri dugu, harriduraz, beste behin ere. Ez da sinistekoa  Lehendakariak euskarari, euskal kulturari eta oro har, euskaldunoi buruz zein irudi desitxuratua eta txarra daukan berrestea, noiz eta Euskararen egunean ere bai!


Euskaraz apenas dakien lehendakari honek, euskara eta libertadea “elkarrekin lotu”..., “euskal kultura demokratikoa, tolerantea eta aurreiritzi gabea bultzatu nahi omen du”.

Euskal kultura ez-demokratikoa, ez-tolerantea eta aurreiritziz josia dela diosku Lehendakariak. 

Ezagutzen du Lopez jaunak euskal kulturgileen lana? Ezagutzen ditu euskal kulturgileak? Horren izaera penagarria antzeman die?Atxagaz ari da? Lertxundiri buruz? Andu edo Benito? Leteren edo Uriberen gainean beharbada? Mikel Laboaz? JC Perezi buruz? Zumeta, Chillida edo Oteizaren gainean? Perurenaz edo Muñozi buruz? Baltzolaz, Mintegiz, ala Urretabizkaiaz? Ez zen Irastorza izango? Arzak edo Arbelaitz? Epaltza, Barandiaran, Olasagarre, edo Izagirre? Egaña? Lujanbio? Ordorika, Rueda, Murugarren, Gari, Zabala, edo Etxart, Oihenart, Philips, Martikorena... horiek ote dira ez-toleranteen ezten eta buru?Anari edo Ubedatarrak? Muguruzatarrak? Jimenez... Edorta ala Jorge?...

 Hain akusazio larriak egin (ohi) dituenak, argitu behar luke euskal kulturgintza guztiaz ari den, unionista ez diren euskal kulturgileez ari den, edo nor demontreren gainean ari den, behinik behin; euskal kulturgile guztien izena zikindu besterik ez baitu egiten horrela jokatuta, eta euskaldunoi, españolistarik atzerakoienek ezarri ohi diguten estigmaren zama handitu, euskal kulturari bizkarra emanda bizi diren euskal herritar erdaldun elebakarren artean, batez ere. 

Euskara ez da ideologia konkretu baten ondare, ez horixe, baina onartuko du Lehendakariak PSN-n eta PP-n adibidez, ez dela ondare estimatuegia euskara. Tamalez, euskara ideologizatuta dagoela eta gisa horretako huskeriak esaten dituzte sarrien, euskarari ez entzunarena eta ez ikusiarena egin ohi dioten horiek, eta euskararekin soilik ika-mika maltzur eta partidistarako gogoratzen diren horiek. 

Euskal (Euskadiko?) instituzioei ere, omen dagokie hiztunei bidea erraztea. Nola baina? Hezkuntzan edo Osakidetzan hartu berri diren antzeko neurriak hartuz? Lantzean behin, euskaldunoi (euskal hiztunoi) buruz idazten dituzuen gaiztakeriak, zabalduta?  

Lehendakari, bazterketarik gabeko bidearen premia dugu euskaldunok bereziki, euskal hiztunok alegia. Euskaldun elebidunak gara euskara eta erdararen jabe. Elebidunok egiten dugu posible erdaldun elebakarrekin elkarbizitza, eta ez alderantziz.Elebakar uniformistek eragiten dizkigute elkarbizitza arazoak; euskarari bizkarra eman eta erdara uneoro inposatu nahi diguten horiek, euskaraz bizitzeko aukerarik urrienak ere, zapuztu nahi lituzketenak. 

 Aurreiritziak alde batera utzi, eta hurbil zaitez euskaldunongana, Lehendakari. Premia handia baituzu. Premia handia baitugu. Eta hori egiteko gauza ez bazara, utz gaitzazu bakean behintzat. Ez jokatu Imanol Larzabal handiak kantatzen zueneko poeta kaxkarraren antzera, mundua azpikoz gora, dena aldrebes jartzen zuen hark bezala.

MAIALEN TXAPELDUN!

garruze 15/12/2009 @ 09:15

maialen.jpg Duela lau urte nik postura bat galdu nuen, Maialenen alde egin bainuen blog honetan eta Egañak irabazi zuen orduan.

 Halere, aurton ere gogo bera nuen, berariaz adierazi ez arren: Maialenek irabaztea.

Bada, irabazi du eta poz handia sentitu dut. Baina ez soilik Maialenek irabazi duelako; igandean BECen gertatutako guztiak eragiten dit poz handia .

Emakume bat, lehen aldiz, EHko bertso txapelketako txapelduna; belaunaldi arteko transmizio dotorea; apaltasuna; lankidetzarako eta auzolanerako eredu bikaina; ausardia gaiak lantzerakoan...

Lankidetzan oinarritutako eredu arrakastatsu bat aurkeztu digute bertsolariek. Horretan oinarrituta lan egiteko modu ezberdinak badaudela aldarrikatu dute. Idazketa elebidunera ekarrita, lankidetzan oinarritutako lan-molde berria.

Are gehiago, gaur egun, indar-metaketaz horrenbeste hitz egiten ari garen honetan, BECekoa ikusita esango nuke bertsolariak aholkulari bikainak izango liratekeela indar-metaketan aritu nahi duten eragile guztientzat. Badugu non ikasi.

Zorionak Maialeni eta bertsolari elkarte osoari!!! 

MIC

martinrezola 11/12/2009 @ 14:42

M.I.C. lankidea Berdura Sailean egon da lanean azken hiruzpalau urtetetan, eta orain beste sail batera joan da Eusko Jaurlaritzan bertan. MIC kasu paradigmatikoa da, nire ustez, eta horregatik ekarri nahi dut hona.

Irakurri gehiago »

ZERGATIK ARAU-IDAZKETA ELEBIDUNA?

garruze 09/12/2009 @ 11:16

legebiltzarra.jpg   Eusko Legebiltzarrak urriaren 28 eta 29an jardunaldi batzuk egin zituen Euskararen inguruan "Euskara Gutxituak Administrazioan" izenburua zutenak. Jardunaldi horietan parte hartzeko aukera izan genuen Eneko Oregik eta biok arau-idazketa elebidunaren beharraz hitz egiteko. 

Enekok, IVAPeko Itzultzaileen Zerbitzu-burua izanik, ondo ezagutzen ditu euskarazko lege-testuen historia, eta horri errepasoa egin ondoren, azken hogeita hamar urteetako itzulpegintzaz egin zuen gogoeta. Bere ondorioa: itzulpengintzaz haratago, beste urrats bat eman behar dugu araugintzan idazketa elebidunaren haritik. 

Nik ikuspegi juridikoago bat jorratu nahi izan nuen, formazioz hori baita nire berezko esparrua. Horrela, arauen idazketarako tekniken eskutik bidai bat egitea proposatu nien entzuleei. Lehenbizi teknika horien jaioterrira joan ginen, Francisco Laportaren eskutik arau-idazketaren zergatia ulertzeko. Izan ere, arau-idazketarako teknikak sortu ziren nolabait legelarioi errieta egiteko, gero eta ilunago eta zailago idazten baitugu.

Irakurri gehiago »

Gaurkoa ere joan da

egorospe 03/12/2009 @ 17:22

Gaur Euskararen Eguna omena da. Egun batez euskaraz, gaitzerdi!! Gorroto ditut nik egun markatu horiek. Gaur maite zaitut; bihartik aurrera, auskalo. Zelan eta Ramon Etxezarretak plazara atera eta deklaratu duen euskarak asko irabazi duela funtzionalitatean, ba ni neu ere -pixka bat harrituta esandako horrekin- plazako tribunara igo naiz, galdetzeko Ramoni -izan ere bere oraingo kargu bulegoa Lakuan dago, Kultura Sailean- honako hau:  

Irakurri gehiago »

Abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna

karramarro 03/12/2009 @ 08:28

Arabako Foru Aldundiaren www.euskaraba.com webgunetik hartua

Euskararen Egunak ez dira oraingo kontu berriak, bart asmatuak, ez gure herrialdean ez Euskal Herrian. Nork bere hizkuntzaren aldeko ekintzak ez dira arrotzak beste zenbait leku eta naziotan ere. Munduan lau bazterretako jendeak bere hizkuntza goratzeko askotariko ekitaldiak eginak ditu aspaldidanik.
Gure hizkuntzari dagokionez, lehenengo Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an egin zen. Francoren diktadura garaia tarteko, Iparraldean eta Amerikako zenbait lekutan ospatu zen, Eusko Ikaskuntzaren eraginez. 1918an sortutako erakundeak etorkizuneko euskal unibertsitatearen diseinua egin zuen, autonomia estatutuaren testua idatzi, uda ikastaroak antolatu, Euskaltzaindiaren sorrera bultzatu, ikastoletarako testu-liburuak argitaratu e.a. Gainera, sei biltzar ere burutu zituen aldian aldiko aditu eta ikertzailerik puntakoenak bildurik.
Eusko Ikaskuntzak euskal gizartearen arlo denetara zabaldu nahi izan zuen euskal kulturari buruzko kezka eta, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antzerti eta olerti egunak, bertsolari egunak eta gisakoak antolatu izan zituen.
Bistan denez, Eusko Ikaskuntzaren ekimenak bertan behera geratu ziren Espainiako Gerra Zibilaren eta gerra ostearen ondorioz. Iparraldean, erakundearen sua pizturik iraunarazten jardun zuen Joxe Miel Barandiaranek, eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntza bultzatu zuen. Horrela, beste bi biltzar ere egin zituen instituzioak, bata Miarritzen 1948an eta bestea Baionan 1954ean. 1948an, bestalde, Iparraldeko Euskaltzaleen Biltzarra ere lanean hasi zen eta euskararen aldeko kultur ekitaldiak berpiztu egin ziren.
Ekimen hauek denek Euskararen Eguna aldarrikatzera bultzatu zuten Nazioarteko Eusko Ikaskuntza 1949ko abenduaren 3arekin batera. Harrezkero, ospakizunak egun horixe izan du egutegian.

“1949ko abenduaren 3koa
da lehenengo Euskararen Eguna”

Euskal Herrian ez ezik, Parisen, Mexikon, Caracasen, New Yorken eta bestetan ere ospatu zen Euskararen Eguna. Geroztik, diasporako hainbat lekutan urtero egin da nola-halako ospakizuna, Xabierko Frantziskoren egunarekin batera betiere.

1995ean, Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak eguna berrindartzeko proposamena egin zuen. Diasporako euskaldunek egun handitzat zutena Euskararen Egun ofizial izendatzeko eskatu zuten uruguaiarrek.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Nazioarteko Euskararen Eguna izendatzea erabaki zuten.

200 sinadura jada

garruze 01/12/2009 @ 15:16

sinadura2.jpg
Bagoaz aurrera. Ekonomia eta Ogasun Sailetik pasa ondoren 200 sinadura biltzea lortu dira. Sinatzaile guztiei gure eskerrik beroenak.

Hurrengo egunetan Urdaibaiko Patronatora,Hezkuntza Sailera, Arrantza eta Nekazaritza Sailera eta Kultura Sailera bideratuko dugu sinadura-bilketa. Adi egon.

Nolanahi ere, zuzenean gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, 18184  telefono luzapenera dei dezakezu edo mezua bidali z-nikolas@ej-gv.es helbidera.

Gogoratzen dizuegu urteberriarekin batera bilera bat deituko dugula denon artean erabaki dezagun nola eta noiz aurkeztu gure ekimena.

Jarraituko du...