Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

Artxiboa: Martxoa 2009

31/03/2009 GMT 1

ARNASA

tiraka @ 12:11

koi.jpg

Arnasa hobeto hartzen laguntzen duten berriak ere, agertzen dira, lantzean behin. Madrilgo El Pais-en País Vasco gehigarriak dakar berria:

Koi Lertxundi Athletic-eko futbolariaren berri ematen digu.

Berri onak, ze demontre.

Futbolaz gain, beste lan batean ere ba omen dabil Koi.

Gestoria bateko kide omen da, eta besteak beste, “Euskal Coaching” delakoa eskaintzen dute, edozein talderen jarduera euskalduntzeko, enpresa bat izan ala kirol taldea izan. Lertxundik, gainera, Otxandioko gaztetxoen futbol taldea entrenatzen du… euskaraz.

Ez da soziolinguista edo normalkuntzako teknikari izango, baina argi dauka:

“euskaraz jolasten eta gozatzen duen haurra, euskaraz biziko da”. Ez da gutxi.

30/03/2009 GMT 1

Letra baten aldea...

martinrezola @ 10:37

Nola zer telebistako komiko hura, "Yo, sigo" behin eta berriz esaten zuena? Bai, Felipito Takatún. Ba, ni berdin.

Martxoaren 24an argitaratu zen Jaurlaritzako intranetean Lanpostu Lehiaketako kategoria batzuetako behin-behienko lanpostuan esleipena. Dokumentu garrantzitsua, garrantzitsurik bada.

  

image001.png 

    



Ezetz asmatu, hor "kontsultatu ahal da" jartzen duen tokian klik eginez zer agertzen den? Bai, hauxe:

 

image0021.jpg  

Euskaratik gaztelaniara salto. Ez dago euskarazkorik, ala? Bai, egon badago, baina beste toki batean. Esteka egin dute oker, euskarazkoa ahaztuta. Edonori gerta dakioke. Horregatik bidali nuen ohar bat esanez oker zegoela informazioa jarrita. Eta nola ez duten konpondu eta ez didaten kasurik egin, ba hementxe nire protesta. Erraza da konponketa, helbide-lukainka luze horrretan "es" jartzen duen tokian "eu" jarri eta mirakulua gertatzen da. Neuk egin dut proba eta hementxe dago emaitza. Letra baten aldea zer den...

image001.jpg






 

Irakurri gehiago »

28/03/2009 GMT 1

Xabi Larrañagak, Noticias-en

tiraka @ 18:28

Asimilatuak, asimilatzaileak eta Mayor Orejatarren "ikuspegi" handia

Se lo explicó hace dos décadas el escritor israelí Aharon Appelfeld al estadounidense Philip Roth, en una entrevista magistral. De pequeño, en Czernowitz, su ciudad natal rumana, sus padres le prohibían hablar yiddish en casa. Fuera de ella, sólo se lo permitían cuando era necesario para comunicarse con sus vecinos. Se crío en un entorno burgués donde la lengua alemana era señal de gran civilización y clase alta.

Su familia pasab alos veranos en un balneario donde no se hablaba yiddish, y si por desgracia había judios, eran parecidos a ellos: asimilados. Desde ninño le enseñaron a fijarse en los no judíos y a imitarlos. Con tal fuerza le inculcaron ese desprecio hacia su propia cultura, que cuando llegó a Tel Aviv en 1946, huérfano tras huir de Auschwitz, se empeñó en estudiar hebreo por una razón paradójica: quería escapar de sus recuerdos, de su carácter judío, y el hebreo sonaba especialmente gentil a sus oídos. Como él, muchos supervivientes del Holocausto abrazaron la lengua de Israel porque les parecía muy poco judía en comparación con el yiddish. Casi diríamos que aprendieron hebreo para dejar por fin de ser judíos.Aharon Appelfeld ha reflexionado sobre ese nefasto autoodio, el antisemitismo dirigido hacia uno mismo. Y confiesa que necesitó mucho tiempo para acercarse al hombre que llevaba dentro y rechazar esa vieja dolencia judía de considerar reprobable todo lo judío.

Hoy les cuento esto porque he leído unas declaraciones de Jaime Mayor Oreja, ya ven qué salto intelectual. Afirma el político donostiarra:

"Mi bisabuelo, de Ibarrangelua, tuvo la enorme visión de prohibir hablar el vasco en casa y que sus hijos estudiasen fuera y no trabajaran allí. De no ser así, si yo siguiera en aquel pueblo, quizás sería abertzale y, probablemente, me detestaría a mí mismo".

Enorme visión, pues. Y así nos va.

Judutarren antzera, eta Mayor Orejaren etxean bezala, Euskal Herriko etxe askotan autogorrotoa, eta ondorioz euskararekiko erdeinua, sarri ikusi ditugu, eta ikusten da oraindik, Nafarroan eta Iparraldean bereziki. Inkulturaren eta norbere burua ez estimatzearen ondorio zuzena. On Jaimeren kasuan gainera, harrokeria eta ergelkeria landua gehitzen zaizkio.

 

26/03/2009 GMT 1

Euskarabidea, dimisioa

berrotza @ 11:57

mapa1.jpgHona hemen gaurko Berria egunkarian Isabel Artiedak, Igor Arroyok, Toxmin Gonzalezek eta Expe Iriartek (LABeko ordezkariek) argitaratu duten artikulu interesgarria.

Euskarari buruzko legeen eta arauen bilakaera ezdeus denean edo, areago, negatiboa denean eta aurrekontuena atzeraka doan bitartean, Euskarabidearen jarduera, ororen gain, politika mediatiko hutsa izaten ari da, Nafarroako Gobernuak euskararekiko, oro har, gauzatzen duen jarrera atzerakoiaren lifting politikoa.

Ez dugu hitz egiten hitz egiteagatik. Maila arautzailean, gogoratu behar dugu, lehenik, Euskarari buruzko Legean aldaketa txikiena ere egiteari uko egin izana, eremu mistoa hein batez aldatzea errefusatzean argi eta garbi gelditu zen bezala. Bestalde, 2009rako Aurrekontuei buruzko Legeak, aurrez pentsatuta eta azpikeriaz, lege lerruna eman dio bere garaian Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak zuzenbidez baliogabetzat jo zuenari: euskararen ezagutza eskatzen duten lanpostu administratibo eskasetarako hizkuntza «erreserba» baten eratzeari, hain zuzen.

Beste eremu batzuetan -Hezkuntza, kasu- euskarazko irakaskuntza eraso eta ahultzeko politikak jarraitzen du. TIL ereduak ekartzen duen erreforma, Nafarroan euskarazko irakaskuntzaren berreskuratze prozesua hondatzeko ahalegin zakarra besterik ez dena, ingelesezko irakaskuntza laguntza-babesarekin janzteko beste saio bat da. Komunikabideekin gertatutakoaren antzekoa, zeintzuei, lizentzia-baimenak ukatzeaz gainera, orain arte jaso dituzten laguntzen %92,92 ere inolako lotsarik gabe kendu baitizkiete.

Euskarak bazterturik jarraitzen du Nafarroako Gobernuaren administrazio-funtzionamenduan. Pedro Pegenautek bultzatutako legezko kontrarreformak zutik dirau, aldaketa positiborako inolako zantzurik gabe. Euskarabideak aldaketarako egindako iragartze hantuste haiek, Euskararen Nafar Kontseiluak bere garaian zuzendutakoak, lotan daude, auskalo zein tiraderatan ahazturik. Areago, Nafarroako Gobernuak onetsi duen azken enpleguko eskaintza publikoa (OPE) kontraesanean dago Euskarabideak iragarri zuenarekin: ingelesari ateak erabat ireki zaizkio, eta eremu administratiboan euskarak behar duen aitortzari beste zaplazteko bat eman zaio.

Nafarroako Gobernuaren hamabi departamentuetatik zortzitan -Kultura barne- ez dago euskara jakitea ezinbesteko duen lanposturik. Hori gutxi izango balitz bezala, honen inguruan dagoen arautegi ahula etengabe eta nabarmenki ez da eremu euskaldunean betetzen: osasun etxeak, suhiltzaileak, ingurumena.... Azkenik, Nafarroako Gobernuaren funtzionarioentzako euskaltegiak deusetik zintzilikatutako zentroa izaten jarraitzen du, ez baitu inolako harremanik hizkuntza normalizaziorako gutxieneko politika administratibo batek beharko lukeenarekin.

2009ko aurrekontuek agerian utzi dute Gobernu honen eta Parlamentuko gehiengoaren (UPN-CDN-PSN) planteamendu euskarafobikoa. Langileen eta funtzionamendurako gastuak (soldatak eta materialak) alde batera utzita, Euskarabideak euskara sustatzeko dituen kontu-sailek %40,85 egin dute behera 2008. urtearekiko, eta 2000. urtean, Pegenautek «euskara sustatzeko» ardura hartu zuen hartan, zeudenak baino %60 murritzagoak dira.

Azpimarratzekoak dira argitalpen soziolinguistikoak egiteko kontu-sailean gertatutako beherakada (- %54,11), euskarazko kultur ekimenetakoan (- %80), argitalpen eta ikus-entzunezko funtsak eskuratzeko kontu-sailean (- %94,44), Nafarroako toponimiakoan (-%52,84), eta abar. Honi gehitu behar zaio Nafarroako udal eta kontzejuetako Euskara Zerbitzuetarako laguntzen kontu-sailean izandako murrizketa: %36,36koa (550.000 eurotik 350.000 eurora) eta honek etorkizunean ekar litzakeen ondorioak, edo Ttipi-Ttapa telebistaren desagerpena komunikabideetarako laguntzak ia ia ezabatu dituztelako (-%92,92).

Gauzak horrela, egoera benetan negatibo eta suntsitzaile honetan, Euskarabidearen politika marketin politika da, hutsa, eduki zehatzik gabekoa. Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmen hantusteak, «borondate azalpenak» besterik ez direnak, sinatu dira, eta, aldi berean, Sanz jaunak ETBren hartze digitala galarazteko edo baldintzatzeko duen borondatea iragarri du. Eta UPNren Gobernuaren irudia edertzeko prentsaurrekoak eta prentsa-oharrak biderkatzen diren bitartean, Euskarabidearen web orrian eta bertako arduradunengan, gai horien inguruan isiltasuna da nagusi.

UPNren aurreko Gobernuak Pegenaute buldozer-ekin euskarari erasotzeko eta jazartzeko gauzaturiko politikak behea jo zuen. Haren diskurtso eta irudiaren zakarkeria jasangaitza zen. Halaber, epaitegiek hainbat alditan guztiz zuzendu zuten. Hortaz, beharrezkoa zen zerbait aldatzea dena berdin gera zedin, eta horrela norabide berberean ibiltzen jarraitzeko. Borondate horretatik sortu zen Euskarabidea, eta lan horretarako bilatu zituzten egun erakunde horretan zuzendaritza postuetan daudenak. Bistan denez, UPNren Gobernuarentzat egiten ari diren lana txalogarria da. Ez dago dudarik, bere soldata ari dira irabazten. Guretzat, ordea, gutxi dago aitortzeko eta asko kritikatzeko. Horregatik galdegiten dugu bere dimisioa.

25/03/2009 GMT 1

El eusquera en libertad

burunda @ 13:20

Oso modu egokian azaldu du Zaldieroak berrian jende batzuen hizkuntz politika ereduaren oinarria zein den.  Euskaldunok ere ulertzeko moduan!

pluralismo.bmp

24/03/2009 GMT 1

Krisi ekonomikoa dela eta

berrotza @ 09:59

Nafarroako agintari politikoek liburutegien aferan egindako hanka-sartzea atera nahian ibiltzen badira ere, arriskua daukate gorputz osoa sartzeko eta lokatzetan irentsiak geratzeko.

Barañaingo liburutegiari politikoek «Gara» eta «Berria» egunkariak erosteko debekua eman ondoren, bazter guztietatik azaldu dira kritikak, batez ere ikusi dugunean Barañainen egindakoa Nafarroako herri liburutegi guztietara zabaldu nahi dutela, dagoeneko Iruñeko liburutegietan ere «Berria» eta «Gara» erosteko debekua eman baitute.

Aste hauetan gogor kritikatu dugu arduradun politikoen jarrera -Fermin Guillorme, Pablo Gomez, Paz Prieto-, zentsuratzat ere jo dugu. Betidanik, askatasun esparru izan diren liburutegiak haien esanetara jarri nahi baitituzte, herri liburutegietan zer irakurri ahal izango den erabakitzen baitute, liburuzain profesionalen eta erabiltzaileen duintasuna zapaltzen baitute, azken batean, irizpide teknikoak baztertzen baitituzte beraien irizpide politikoak jartzeko.

EAEn duela urte batzuk, herri batzuetan, nik dakidanez, antzerako jukutria gertatu zen, -honekin ez dut esan nahi gaur gertatzen ez denik- Unescoren adierazpenak argudiatu genituen, eta eragina izan zuenez, ea kasu honetan Nafarroan ere zorte bera daukagun!

Unescoren liburutegien adierazpenek informazioa eta ideiak eskuratzeko askatasuna bermatzea dute oinarri. Ikus ditzagun zer-nolako aginduak diren: liburutegietako zerbitzuak hiritar guztiei eskaini behar zaizkie, hiritartasuna, erlijioa, kultura, iritzi politikoa eta sexua kontuan hartu barik; funts publikoekin finantzatutako oinarrizko informazio-zerbitzuak, materialak eta tresnak doan eskuratzeko aukera izango dute erabiltzaileek, eta erosteko ahalmena edozein izanda ere, erabiltzaileen komunitateko kide guztiek eskubide berak izango dituzte; materialak eta baliabideak aukeratzerakoan, bertako komunitateen aniztasuna hartu beharko dute kontuan, eskainitako formatuei, hizkuntzei eta edukiei dagokienez; liburutegi bateko bildumaren garapena, liburuzainaren irizpide profesional independentean oinarrituko da, eragin politikoak, alderdikoiak, komertzialak edo bestelakoak kontuan hartu gabe, gutxiengoei euren hizkuntzan dagoen materiala eskainiko diete, material hori, bertako kulturarekin lotuta eta euren komunitate zabalagoaren kulturan ilustratuta egongo da, hau ere bertako hizkuntzan.

Antzeko arrazoibideak ikusita Nafarroako arduradun politikoek bere horretan eusten badiote ere, atzera egin dute eta beste argudio batzuk erabili dituzte. Gauzak horrela, Nafarroako liburutegietan eguneroko prentsa erostearen ardura udalei dagokiela edo aipatutako egunkariak ez erosteko arrazoiak ekonomikoak direla adierazi du Juan Ramon Corpas Kultura kontseilariak.

Lehen konbentzituta bageunden Nafarroako liburutegietan «Gara» eta «Berria» egunkariak ez erosteko erabakia erabat politikoa zela, zer esanik ez argudio ekonomikoa erabiltzea erabaki dutenean. Egunkari batek euro bat inguru balio du. Urte osoan asko jota 800 euro gastatuko dute aipatutako bi egunkariak erosita. Benetan, arrazoi ekonomiko hau penagarria iruditzen zaigu, batez ere 800 euro horiek 22.000 biztanle ingururen artean banatu behar direnean. Asma ditzatela aitzakia aproposagoak, edo isil daitezela.

23/03/2009 GMT 1

Irrinchi bat enchun da

burunda @ 10:58

txistulari.jpgJELtzale talde batek kudeatutako bloga da arabatik.wordpress.com.

Oso noiz behinka baino ez da ikusten sarean, denen bistan eta edonork parte hartzeko moduan, talde politiko baten eztabaida fororik, ofiziala izan ala ez.

Hego Euskal Herrian, Eusko Alkartasunak ematen du aukera hori, ez beste inork.

Niri apustu ausarta eta aurrerakoia iruditzen zait. Sanoa.

Apustu hori egiten dutenek, arrisku handia hartzen dute, hala ere.

 

Euren gabeziak agerian uztekoa, alegia. Hori ere ona iruditzen zait bada. Izan ere, gabeziak agertu eta aitortzea da gabezia horiei konponbidea jartzeko modurik onena.

Bihoakie Arabatik-ekoei nire aitortza lehenik, egiten duten ekarpen aberatsa eta ausartarengatik. Hala ere, jarraian doakie kritika zorrotza ere, euskarari ematen (ez) dioten tratamendua dela eta. Oraintsuko adibide bat erabiliko dut horretarako.

Elegir el idioma izeneko iruzkina jarri zuen “Bituriek” joan den astean. Bertan sekulako egurra ematen zitzaien PP eta PSEtarrei, arrazoi osoz nire ustez, euskararekiko (euskaldunekiko) duten jarrera erasokorra dela eta. Iruzkinak 50 erantzun pasa eragin zituen; arrakasta bildu zuen, beraz. Tamalez, Biturien testua bera eta ia erantzun guztiak ere, gaztelania garbian idatzitakoak izan ziren. Marka da gero!

Ohiko jokabidea.

Zori txarrez oso ohikoa da jokabide hori. Ez JELtzaleen artean soilik; baita beste indar politiko eta sindikal euskaltzaleen artean ere. Itxurakeria maila da aldatzen den gauza bakarra, baina handia da guztietan. Oso.

Eta bada garaia hori ere agerian jarri eta salatzeko. Erakunde politiko eta sindikal euskaltzaleek ikur gisa baizik ez dute erabiltzen euskara sarri-sarri. Horrexek garamatza zulora gehiago, “el euskera en libertad-tarren” eraso lotsagabeek baino.

Fermin Muguruzaren aspaldiko aholkuari jarraiki,

ITXURAKERIARI STOP!

16/03/2009 GMT 1

Hiru egun itzuli gabe (oraingoz), 25 urte eta gero hau...

tiraka @ 09:37

(Eusko Jaurlaritzaren intranetean, Funtzio Publiko eta Pertsonaleko kudeaketari buruzko berriak eta informazioa-Geutzen atalean, 2009 / 03 / 13, barikua) 

Geutzen, 2009 / 03 / 13, barikua 

«Berriak» zutabean ondoko oharra agertu da: 

Funtzio Publikoaren oharra, LAB sindikatuaren salaketari dagokionez 

Bertan klikatu, eta hara non, beste ohar hau agertu da: 

Euskarazko bertsioa laster izango duzu eskuragarri 

2009ko martxoaren 16an, astelehenarekin, berdin: euskarazko bertsioa ez da “lanera” etorri nonbait… 

Jaurlaritzan itzultzailerik ez dagoelako izango ote? Ez, egon badaude. Onak gainera. 

Lan-karga handia izango zuten? Beharbada, baina halakoetan kanpora bidali ohi dira testuak itzultzera... 

Baina… euskara izanik “gure herriaren nortasunaren adierazpide funtsezkoena”[1], nola liteke horrelakoak behin eta beste behin gertatzea, non eta Eusko Jaurlaritzan?

Guk geuk ez dugu ulertzen. Guri geuri, amorru pixka bat eta lotsa (auzokoa) punttu bat ere eragiten digu ikusteak, euskaldunak azkenburukotzat jotzen gaituztela administrazio honetako Atal, Zerbitzu, Zuzendaritza eta Sail askotan... oraindik ere.

Beste inon, beste inongo oharrik ikusi ez badugu ere, uste dugu beste euskaldun askori ere, berdintsu gertatuko zitzaiola... 

Azkenik, aipatutako oharrari buruzko eskari bat: 

Ez kezkatu. Ez itzuli. Ez lanik hartu. Ez dugu behar; erdaraz ondotxo dakigu eta testuaren edukiaz ederki jabetu gara. Kontua ez da hori, gakoa beste nonbait dago. Hitza betetzearekin eta euskaldunak (ere) errespetatzearekin zerikusia dauka. 



[1] http://www.euskara.euskadi.net/ webguneko “Herria, hizkuntza” atalean:Gure herriak ez du euskara galdu nahi. Barru-barruan itsatsita darama hizkuntzarekiko atxikimendua, bere nortasunaren adierazpide funtsezkoena baita; eta hizkuntza galduz gero, aberastasun paregabea ez ezik kohesiorako elementu garrantzitsuenetako bat ere galduko luke. Horregatik, mendez mende iraun duen hizkuntzari eutsi, esparru guztietara zabaldu eta sendotzeko apustu garbia egin du. 

04/03/2009 GMT 1

Euskara21: sentipen gaziak

garruze @ 12:51

cab_euskara21_013.jpg
 


Aurreko post batean adierazten nizuenez, Euskara21 txostenak sentipen gazi-gozoak utzi dizkit. Egindako ahaleginari meritua kendu nahi izan gabe, hona hemen zeintzuk izan diren horrenbeste gustatu ez zaizkidan alderdiak:  

 1.- Boluntarismoaren inguruko analisia. Deigarria egin zait nola lantzen den boluntarismoaren gaia. Txostenak 42. orrialdean hizkuntza politika ez neutral bat aldarrikatu ondoren (ideia horrekin bat nator), boluntarismoa betiko alboratu behar dela esaten du. Txostenaren beste pasarte batzuetan ere ideia bera errepikatzen da. 

 Nire ustez, ordea,  baztertu beharreko boluntarismo hori zein den ez dago behar bezala zehaztuta, eta ez da ondo zehazten non dagoen euskarekiko konpromisoarekiko muga.  Gaur egun euskarak aurrera egin badu  jende askoren "boluntarismoari" (konpromisoa deituko nioke nik) esker izan da hein handi batean, eta oraindik ere jende askoren konpromiso sendoa (eta askotan beste eremuetan egiten ohi dena baino handiagoa) beharko da aurrerantzean ere.   

Ados egon ninteke esango balu boluntarismoari (euskararekiko konpromisoari) neurria hartu beharko litzaiokeela eta denon ahaleginak bideratu eta koordinatua beharko liratekeela; baina "betiko alboratu" behar dela esateak ez da guztiz zuzena. Konpromiso aktiborik gabe ez baikinateke egongo gauden tokian eta ezin izango genuke aurrerantzean ere aurrera egin. Ahalegin izugarri horrek aitorpen instituzionala beharko luke.

 Txostenean erantzukizuna eta konpromisoa, balore gisa, berariaz landu beharreko kontzeptuak beharko lukete izan, eta horien aldeko diskurtsoa falta dela uste dut.

 

2.- Intrantsigentzia aipatzen da (42.orr). Norena baina? Txostenetik antzematen da badirela hainbat pertsona eta talde euskarekin "taliban" jokaera dutela/dugula (?). Gogor egiten da haien kontra (zehaztu gabe zeintzuk diren jokabide zehatz horiek), baina ez horren gogor, aldiz, euskararekin urtetan ezikusiarena egiten ibili direnekin, eta horiek ere asko izan dira eta oraindik ere badira. Komeni da gogoratzea euskara inanizioz ere hil daitekeela. Dudarik gabe, intrantsigentzia ez da ona, baina  jokabide hauek ez dira euskarari mesede egiten ez dioten bakarrak, izan ere, elkarbizitza demokratiko batek euskaldunoi eskuzabaltasunez jokatzea eskatzen badigu ere, euskara ez dakitenei pazientzia eta errespetu gisako balore demokratikoak ere gehiago lantzea eskatzen du. 

3.-  XXI mendeko hizkuntza-politikaren xede nagusia: txostenaren arabera, XXI. mendeko hizkuntza politikaren xedeak EAEko bi hizkuntza ofizialen arteko funtzio, eta neurri batean bederen, gune geografikoen banaketa onartzea eta sustatzea izan beharko du. Euskarari berezko funtzioak eta gune geografikoetan nolabaiteko nagusitasuna onartzea garrantzitsua iruditzen zait baina ez zait gustatu nola formulatu den ideia hori.

Egia da batzuentzat banaketa funtzional eta geografiko hori lortzea izango dela xede bakarra bizi garen mende osoan. Beste batzuontzat, berriz,  urratsa baino ez da izango. Mende bat denbora asko da eta auskalo noraino hel gaitezkeen euskararen normalizazioan.  

Nire ustez, ordea, XXI. mendeko hizkuntza politikaren xede nagusiak hizkuntza-politika demokratikoa lortzea izan beharko luke; hau da, ez da horrenbeste xede bat (banaketa funtzionala eta geografikoa lortzea hizkuntza ofizialean artean) edo bestea nagusitzea (euskara Euskal Herri osoko hizkuntza nagusia izatea), baizik eta xede zilegi guztiak onartzea eta lankidetzan aritzeko abiapuntua adostea. Halaber, garrantzitsua iruditzen zait erritmoaren inguruko  eztabaida demokratikoa zabalik edukitzea eta etengabe elikatzen joatea.  Gero gerokoak, “denak ala inor ez, dena ala ezer ez” diskurtsoari neurria benetako praxiak jarriko dio.

Garrantzitsua, batik bat, hizkuntza-politika asimetrikoaren ardatzetan eta prozeduretan behar bezalako adostasuna lortzea da.            


4.-Merkatuetarako proiekzioa: Nire ustez, ordea, dena ez da merkatu izan behar. Euskararen erabilera sustatzeko balio duten alorrak eta hizkuntzen elkarbizitzarako aurrerakoiak direnak bereiztu eta adostu beharko lirateke, hizkuntzek gizarteari aberastasun ekonomikoaz gain aberastasun sozial edo kulturala ekartzen baitizkie.

       Ez dut ondo ulertu halaber zergatik euskarazko ekoizpenei gainontzeko hizkuntzetan egindakoei baino kalitate altuagoa eskatu behar zaien. Kalitatea irizpide egokia izanik ere, kalitatea lortzeko baliabide egokiak eskura izan behar dira eta  jardunari berari esker lortzen den gauza bat izaten da. Ideia hori ere, nire ustez, hobeto formulatu beharko litzateke. 

5. Lankidetza: txostena lankidetzaz ari da eta ideia hori oso positiboa iruditzen zait. Nolanahi ere, faltan sumatu dut txostenak lankidetzaren aldeko kultura eraiki eta landu behar dela behar argi eta ozen aldarrikatzea. Lankidetzaren aldeko kulturarik ez dugu behar bezala barneratuta, eta hori izaten ohi da askotan arazo askoren gakoa, eta ez horrenbeste edukia bera.

 6. Autokritika batzuk ondo eginak eta behar bezala adieraziak daude txostenean, alegia, inor beharrik gabe mindu gabe. Beste batzuei zuzendutakoak aldiz (talibanei zuzendutakoak) ez zaizkit ondo kontestualizatuak daudenik iruditu.  

 7. Azkenik, labur-labur, hiru ideia:

a)  Lehentasunezko ildoen artean (50-51. orr) faltan sumatu dut bi hizkuntza ofizialak  berdintasunez erabiltzeko baldintzak lortze aldera, legegintzan korredakzioa sustatu behar dela. 

b) Txostenak adierazten duen diskurtsoa ez dago  I+G+barekin lotuta.

c) Hizkuntza-eskubideen inguruko azterketa etengabea sustatu behar dela falta da, hau da, hizkuntza-politikaren ildo berriak aztertu, argudioak landu, arlo honetan lan pedagogikoaren garrantzia azpimarratu, eztabaida gardentasunez egin beharra (esaterako web orri batean dena argitaratuz), ikerkuntza-ildoak eta taldeak sustatuz…

 

Hizkuntza-politika berriak inposatu baino askatasunean oinarrituta egon behar du,hots, herritarrak euskara erabiltzera limurtu eta erakarri behar ditugu, ados;  baina era berean hizkuntza bat ala bestea erabiltzeak dituen ondorioak behar bezala azaldu behar dira, euskara bizirik irautea denon esku baitago.

  

Irakurri gehiago »

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!