Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Otsaila 2009

Gezurra nagusi

burunda 26/02/2009 @ 12:26
1235630071493debatec2.jpg

Ander Iturriotzi irakurri diot gaur bertan, Spinozari aipu eginez, egia sendo eta egoki aurkezten bada, aldekotasunak irabaziko dituela; baina... berdin gertatzen dela gezurrarekin ere, alegia, gogoz eta modu egokian aurkeztuta, berdin-berdin suertatzen dela sinesgarri. Begien bistakoa da hori euskararen kasuan, adibidez.

Basagoitik, Diezek eta López-Patxik berak ere, egundoko astakeriak jaurtitzen dituzte ia egunero, euskararen inposaketaz eta erdaldun elebakarren egoera tamalgarriaz, hots, mundua hankaz gora edo gezurra gezurraren gainean, bi begiak eta bi belarriak “piztuta” dauzkan edonork ikus dezakeen bezala. Horrela jokatzen dute, uzten zaielako.

Horrela jokatzen dute, batik bat, dominatzaile direlako eta menpekoak, hau da, euskaldunok, oro har, seko asimilatuta eta konplexuz beterik gaudelako.  

Egoera horren beste atal bat ikusi ahal izan genuen bart gauean, hautagaien arteko eztabaida normalizatuan (erdarazkoan hain zuzen).Lópezek eta bereziki Basagoitik edozer esateko lotsik ez zuten izan; ohi bezala, duintasun apurrik duen edonor sutan jartzeko modukoak bota zituzten.

Politikari euskaltzaleak aldiz, epel, noraezean, erantzuteko garaian: Ziarretak, gazteek euskara eta gaztelania hitz egin behar dituztela eskola utzi orduko eta gutxi gehiago. Ezenarrok, legea bete behar dela eta legea bete behar dela, euskaldunon eskubideak oraindik urratzen direla esatera joan zen baina ez zuen behar bezala asmatu. Ostera, Ibarretxek jarri zuen adibiderik egokiena, Gandhiren hitzen aipamena egin zuenean…

Berriz ere, kolonoen eta kolonizatuen ordezkariek, Lopezek eta Basagoitik, lotsa gabe desitxuratu zuten, guztiz bestelakoa den euskararen eta euskaldunon egoera.                          

Berriz ere, euskaltzaleon ordezkariak hits eta motz, etxeko lanak egin gabe (beste edozein gairi buruz hamaika datu eman zituzten), eta euskarari ematen dioten benetako garrantzia zein den islatuz…

ANXO (es) QUINTANA, GALIZAN

burunda 24/02/2009 @ 11:30

anxo.JPGAldiz, ANCHA ES CASTILLA, Euskal Herrian.

Anxo Quintanak ez du legarrik ahoan ez konplexurik beste inon. Kolonialistek eta kolonizatuek galizerari egiten dioten erasoez hitz egiten duenean ez da izkutatzen. Argi eta garbi mintzo da aukera ematen dioten guztietan. Público egunkarian, adibidez:

"Quien dice que en Galicia se persigue al español es un marciano"

 El problema lingüístico en Galicia no es más que una mera invención de aquellos acostumbrados a una situación diglósica en la que el Castellano estaba por encima del Gallego. Lo que ocurre ahora es que se han puesto medios para la normalización del Gallego y eso no gusta en ciertos sectores. El colectivo Galicia-Bilingüe lleva la hipocresía en su nombre... más bien debería ser Galicia-Diglósica...

Gurean ere, egurra eman eta eman ari zaizkugu, lotsagabe, Basapiztitarrak, Lopeztarrak eta Dieztarrak, nor baino nor lotsabakoago.

Baina Galizan ez bezala, gure ordezkari politikariek ihes egiten diote euskara (euskaldunak) aurrez aurre defendatzeari, duintasunez eta konplexurik gabe. Batek edo bestek legea bete beharra aipatu eta kitto.

Beldurrez edo ardura barik dihardute gure ordezkari gehienek hizkuntza kontutan. Arerioek igarri eta eraso. Egunero.

Euskara eta espermatozoideak

martinrezola 24/02/2009 @ 10:00

thumb_ekaitz1.jpgOpioide eta kannabinoideek espermatozoideetan duten eragina aztertzeagatik eman omen diote saria mutilari, baina berdin eman ziezaioketen euskarazko ikerlanetan aurkitu ohi diren traba eta pizgarrien gaineko hausnarketa argiagatik. Euskaltzaindiaren webgunetik aldatu dugu hona. 

Irakurri gehiago »

Euskara21: Sentipen gazi-gozoak

garruze 12/02/2009 @ 15:55



 

cab_euskara21_012.jpg

  

Euskara21 txostena birritan osorik irakurri ondoren, sentipen gazi-gozoak utzi dizkidala aitortu behar dut.  

Egia da, Martinek aurreko post batean adierazten zuenez, HPSari aitortu behar zaiola ahalegin polita egin duela eztabaida hau bultzatzerakoan, izan ere, ez da batere erraza horren moduko eztabaida egituratu eta zabala egitea, are gutxiago euskararen gaian.

Polita izateaz gain, gainera, horrelako ekimenak Euskal Herrian behar beharrezkoa ikusten ditut, askotan iruditzen baitzait gure artean aldeak egon arren, hainbat kontutan ditugun ezberdintasunak inkomunikazioaren ondorio direla. Eta antza ez gara bakarrak, izan ere, Demokrazia eta kulturaniztasunaren gaietan aditu direnek esaten baitute XXI. mendeko erronka nagusia izango dela horrelako gaiak behar bezala kudeatzen ikastea.

 

Eztabaida egituratu eta zabalak tresna oso egokiak direla uste dut euskararen kudeaketan bikaintasuna lortzeko bidean. Testuari berari helduta, onartu behar dut txostenaren lehen irakuraldian sentipen gozoa izan nuela, izan ere,  behingoz, txosten batean bilduta aurkitu nituen euskararen gaian aspaldian handik eta hemendik entzuten ziren Pernandoren egiak. Ez denak agian, baina bai garrantzitsuenak.

Irakurri gehiago »

Gipuzkoako Foru Aldundia eredu

martinrezola 12/02/2009 @ 11:28

gfa.jpgBeheko albistea lapurtu dugu Sustatutik. Eta inbidia pixka batekin geratu gara, adibidez, Jaurlaritzaren Intranetaz gogoratu garenean.

Hemen, Jaurlaritzan, Lanpostuen Analisiaren Inkesta Berria 2009 Galdera-sortaren sarbidea klik egin eta tatxan! sorpresa!

Cuestionario de puestos de trabajo

  • Informe previo antes de cumplimentar el cuestionario (NO RELLENAR AQUI)
  • Rellenar cuestionario 2008 de puestos de trabajo
  • Informe del cuestionario terminado

Hor eskuinean, botoitxo bat, “Idioma” klikatu behar da berriro euskarazko bertsiora bueltatzeko, bestela “inertziak” gaztelaniara eramaten zaituelako. Eta horrela beste asko. 

Zenbat kilometro daude Lakuako Donostia kaletik Donostiako Gipuzkoa plazara? Batzuetan ematen du gero eta urrutiago daudela. Huskeria dirudite, baina hor aipatzen diren neurriak, txikiak dira, zehatzak, baina urrea balio dute. Ez dezagun esperantza gal. Ea aurki animatzen diren hemengo agintariak ere horrelako neurriak hartzera.

Irakurri gehiago »

Euskara 21 batzordearen azken txostena

martinrezola 10/02/2009 @ 07:57

211.jpgAdituen ekarpenak jasoz ondutako azken txostena irakurri ondorengo iritziak dira hauek, azterketa sakona izan gabe, niri atentzioa eman didaten puntuen gaineko iruzkinez osatutako porrusalda bat.  

Irakurri gehiago »

Jaurlaritzako lanpostuen analisi funtzionalen inkesta

tiraka 06/02/2009 @ 10:30

          Funtzio Publikoak bidalitako analisi funtzionalei buruzko inkestak euskaraz betetzen hasi ginen langile batzuk ustekabean ohartu gara testuak traketsak, ulertezinak eta guztiz aldrebesak direla. Handik gutxira, batzuek planto egin dutela, beste batzuek, nola edo hala, gaztelaniazkoa makulu-eta aurrera egitea erabaki dutela…, poliki-poliki han eta hemen entzundako zurrumurruen bitartez jabetu gara gauzak bide okerretik zihoazela hasiera-hasieratik. Eta, halako batean, beste itzulpen bat prestatzen ari omen direla eta epea luzatzeko aukera izango dugula jakinarazi zaigu pertsonaleko lankideen bitartez.         

Ez zaigu bidezkoa iruditzen hizkuntza-eskubideekin hain arinki jokatzea. Oso larria deritzogu gertatutako guztiari, baina larriagoa irudituko litzaiguke afera ixilka-mixilka, banan-banan langileei beren inkesta berria eskuratu eta epearen luzapena jakinaraziz konpondu nahi izatea. Horregatik eskatzen diogu Funtzio Publikoari jendaurrean eta Geutzen-en bidez formalki eman dezan gertatutakoaren berri eta arrazoi dezan zergatik luzatuko duen inkestak euskaraz betetzeko epea.         

Jokoan ez dago bakarrik analisi funtzionalen emaitza bera; jokoan Administrazioak hizkuntza-eskubideekiko duen errespetua dago, Jaurlaritzaren sinesgarritasuna eta Hizkuntza Politikako arduradunen eta Euskararen Aholku Batzordearen benetako eragina eta indarberritzeko gaitasuna.          

Guri ere ez zaigu gustatzen beti erresistentzian aritu behar izatea; nahiago dugu egitasmo ilusionagarri eta positiboei begira jardutea, baina batzuetan txanpon beraren bi aldeak dira, eta bioi ala bioi ekin beharra dugu. Hau ez da Europak edo Espainiak ezartzen digun marko hertsatzailearen ondorioa, hau Eusko Jaurlaritzaren muin-muinetik sortutako bidegabekeria da. Eta etxekalte jokatu nahi ez badu, Jaurlaritzari dagokio konponbidea ematea ahalik eta erarik txukun eta duinenean.         

Tiraka taldea

Euskararen metafisika (Roberto Manjon, euskara teknikaria, Berrian)

tiraka 04/02/2009 @ 15:27

"Edertasuna, Ontasuna, Maitasuna..., Platonentzat errealitatea ideiak, hitz handiak ziren, ez aurrean ikusten zuena. Platonek ez zion munduari begiratu nahi, ihesa nahiago. Antzekoa da euskal erakunde publikoetako agintariei eta euskaltzale askori gertatzen zaiena: nahiago dute idealismo zaharraren bidetik ibiltzea euskararen benetako egoerari behatzea baino. Nola gelditu euskararen galbidea eta kontrako norabidera ekarri? Antza denez, neoplatonismoz, gaur egungo fetitxe edo ideia handiak baliatuz: Integrazioa, Adostasuna, Guztien Eskubideak, Aniztasuna, Demokrazia, eta noski, Erakargarritasuna, merkatua, merkatu kulturalean euskarazko produktu erakargarriak ezinbestekoak direnez.

Irakurri gehiago »

Korredakzio: itzulpenaz haratago

garruze 04/02/2009 @ 12:07

arrosaren-arantza.jpg   Urtarrilaren 27 eta 28an euskara teknikarientzako jardunaldi batzuk antolatu ditu HPSek 'erabilera-planak herri-administrazioetan goiburu'.

Oskar Aranari eta niri korredakzioaren inguruko esperientzia bat aurkeztea eskatu zitzaigun eta ikusita gure hitzaldiak azkena  behar zuela izan eta Eusko Jaurlaritzan korredakzioaren gaia oraindik ere jorratzen baino ez garela hasi, hitzaldi formal bat baino, bideo bat aurkeztea pentsatu genuen. Hain zuzen, Lehendakariordetzan, IVAPen laguntzaz, euskarazko testuak lantzeko martxan dugun lankidetza esperientzia baten berri emateko.

      Bideo hura HABEk landu zuen eta saio honetan parte hartzen dugun talde osoa gustura geratu ginen emaitzarekin, izan ere, guk adierazi nahi genituen ideiak ondo jaso zirela uste dugu:

a) Bideoak Eusko Jaurlaritzan hainbat zuzendaritzan dagoen errealitate soziolinguistikoa azaltzen du: langile batzuek beste batzuek baino gaitasun handiago dute, eta hala ere horrek ez du eragotzi euskaraz lan egiten hasteak.

b) Arduradun politikarien konplizitateak duen garrantzia horrelako saioek aurrera egiteko.

c)Gaur egun lege-testuak ez dira korredaktatzen, euskarazko testua gaztelaniazko itzulpena izaten ohi da, salbuespenak salbuespen.

d) Teknikari euskaldun askok ez dute/dugu behar besteko ziurtasuna euskaraz bakarrik lan egiteko, batez ere, gai korapilatsu eta konplexuetan.
 

e) Gai-teknikari eta euskara-teknikarien arteko elkarlanari esker, gaztelaniazko zein euskarazko testuaren kalitatea hobeto bermatzea lortzen da.

f) Elkarlan horri esker gai-teknikari euskaldunak euskaraz lanean hasteko prestakuntza jasotzen du.

g) Prestakuntza horren barruan daude euskaraz lan egiteko sortu diren hainbat baliabide tekniko eta linguistiko ezagutzea,  gai-teknikariak bere orain arteko prestakuntzan ez baitu horien berririk jaso.

 

        Hala ere, pena txiki batekin gelditu nintzen, ez baitakit behar bezala azaldu ote genuen zergatik aipatzen zen korredakzioa gure hitzaldiaren izenburuan. Post honen bitartez hutsune hori betetzen saiatuko naiz.

Irakurri gehiago »