Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Abendua 2008

Lehengo lepotik burua

berrotza 31/12/2008 @ 12:17

Euskara
Ez da nire asmoa Eusko Jaurlaritzako eta Eusko Legebiltzarreko politikoek euskararen gainean ematen dituzten urratsak jarraitzea eta salatzea. Batez ere, ez nukeelako denborarik egunero bere arduragabekeriak jarraitzeko eta helarazteko.

Baina berriro, alderdi politiko batzuek hartutako erabakiak txundituta utzi gaituzte. Abenduaren 23an Eusko Legebiltzarrean hartutako erabakiak berriro euskararen aurka jotzen baitituzte. Ezker Abertzaleak proposatutako hainbat aldaketa kanpoan utzi zuten, legebiltzarkideek euskara ikasteko konpromisoa hartzea, adibidez.

Edo, Aralarrek proposatutakoa, Legebiltzarreko mahaiako ordezkariak euskaldunak izateko ezinbesteko baldintza. Ezuste galanta eman ziguten, hirukoak eta PSEkoak boto emateko unean erratu zirenean, eta alde bozkatu zuten. Askotan gertatzen den bezala, legebiltzarkideak aztoratu ziren, EAJk bozketa errepikatzea eskatu zuen, baita lortu ere. Aralarrek berriro bozketa errepikatzea onartu zuenez, urak berriro baretu ziren. Lehengo lepotik burua.

30 urte iragan eta gero, kontu hauetan ibiltzeak ez bagaitu harritzen. Akabo. Euskararekin euskal politikoek daukaten jarrera gaztelania erabiltzea eta bultzatzea da. 30 urte igaro ondoren politikoak euskara jakin behako lukete, edo gutxienez antzerako proposamena mahaiganean jarriz gero naturaltasun osoz onartu beharko lukete.

Noizko aldaketak? Noiz arte itxoin beharko dugu EAJk gaztelaniazko mugak gaindi ditzan?
G. L.

Fula, bambara, malinke, wolof…

martinrezola 22/12/2008 @ 10:42

dscn5014_20.JPG(Post hau Lontxori dedikatu nahi nioke. Hamar urtetik gora daramatza munduko bost kontinenteetan barrena pedalkadak ematen, bizikletan «Munduan barrena bizikletaz» kartela itsatsita duela, eta badakit berak ere, joaten den tokira joaten dela, beti agertzen duela bertako kultura eta hizkuntzekiko errespetua eta jakin-mina.)

(Argazkiko mutikoentzat ere bai, primeran portatu direlako nirekin.)

Bizipen exotikoak izan nahi dituenak ez du zertan bidaia-agentzietara jo behar gaur egun. Nahikoa du, adibidez, Gasteizko Siervas de Jesus kalean paseoa ematea munduko bazter askotako hizkuntzak entzuteko. Edo 13 Catedral Txagorritxu autobusera igotzea (bueno, jada ez, linea horrek gaur duelako azken eguna).

Irakurri gehiago »

Euskal Gobernuaren benetako hizkuntza

berrotza 21/12/2008 @ 14:42

Euskadi

Euskararekin Euskal Gobernuak daukan benetako jarrera, esaten dutena esaten dutela, gaztelania erabiltzea eta bultzatzea da.

Gaur igandean, abenduaren 21ean, egunkarian irakurtzean berriro zur eta lur gelditu naiz. Ohituta izan behar bagenuke ere, behin eta berriro errealitatea egiaztatzea jasanezina egiten zaigu.

Zenbat bilera, zenbat hitzaldi, zenbat argitalpen, zenbat iragarpen, zenbat argazki, zenbat lelo… Azken finean zenbat diru xahutzen ditu gure administrazioak euskararen aldeko ekimenetan, benetako ekintzetan kontrakoa egiteko.

Ohiko moduan, benetako uneetan, administrazioak (PNVk) barruan daukana ateratzen du, agintariek funtzionatzen duten hizkuntza bakarrari (gastelaniari) lehentasuna emanez.

Egunkari guztietan, Eusko Jaurlaritzak egunkarietako orrialde bana eta osoa xahutu du diru publiko ugari gizarteari “egun errekuperatuei buruzko aferararen Eusko Jaurlaritzak daukan iritzia” plazaratzeko. Zein hizkuntzatan?, jakina, gaztelaniaz soilik.

Dena den, diru publikoarekin, hots, herri diruarekin, ordaintzen dutenez, posiblea izango da datorren astean (batez ere oharra hau atera eta irakurri ondoren) euskaraz ere informazio bera euskaraz ere argitaratzea. Ezer kostatzen ez zaienez, guk ordaintzen dugunez, erraza izango da aste honetan zehar euskaraz ere argitaratzea. Baina beti gaztelaniaren atzetik.

Oharra: Agiriaren edukiari buruz, beste eztabaida-lekuetan landuko dut. Soilik esan, ez zaidala batere etikoa gai hau finkatzeko ohiko bideak erabili beharrean, diru publikoa erabiltzea.

G. L.

Zer gera gu, nor gera gu? Negardentalak gera gu.

martinrezola 19/12/2008 @ 12:00

masaihezurra.jpg(Post hau abenduaren 28an jartzeko neukan, baina egun horretan Utikan sarien ekitaldian egongo naizenez, ez dut modurik izango orduan sartzeko eta, beraz, aurreratu egingo dut.)

 

Kontua da gure artean askotan eztabaidatzen dugula zein galgarria den euskara dela-eta beti ernegatuta ibiltzea, beti kexaka, negarrez. Zergatik gara hain negar-jarioak, hain purrustadara emanak? Nondik datorkigu mitokondrietan edo auskalo zein aminoazidotan itsatsita daramagun isuri genetiko ilun hori, gure arbasoen oihu min hori? Zer gera gu? Nor gara gu? Eboluzioak lagundu diezaguke azalpena aurkitzen. Egin dezagun atzera, 5 milioi urte adibidez. Afrikan gaude, gaur egungo Etiopian gutxi gorabehera...

Irakurri gehiago »

Mutur herria

egorospe 17/12/2008 @ 14:58

XXI. Mende Hasierako Hizkuntza Politikaren Oinarriak landu eta jaso zituzten, han-hemen, arlo askotatik eta pentsaera anitzetatik aukeratutako zenbaitek. Horren gainean egin zituzten beste batzuk euren ekarpenak. Ludgeer Mess-ek ere bai. Gainerakoen txostenetan murgiltzeko ere izango dugu astirik. Ni hemen Mess-enetik ateratako esaldi bati ekin nahi diot, aitortu behar baitut zirrara eragin didala. Hona hemen: “Ez genuke ilusiorik izan eta denbora gehiegirik galdu beharko goian aipaturiko bi muturretako sektoreak (euskarazko elebakartasuna ezarri nahi duten mega-abertzaleak; euskara oztopotzat jotzen duten eta elebitasunean sinisten ez duten agitpropopalariak) hizkuntza politikaren kontsensuan sartzeko. Ezinezkoa da eta. Gizartearen eta politikaren gutxiengoak ordezkatzen dituzten taldeak izanik, bazterrean utzi beharko genituzke eta kontzentzua gainontzeko guztien artean landu”.

Irakurri gehiago »

Sentipen gazi-gozoak

garruze 15/12/2008 @ 13:47

euskaraz_bai.gifAurreko mezuan agertu bezala, larunbatean BECera hurbildu nintzen eta ekitaldiak hainbat sentipen sorrarazi zizkidan.

 Positiboa batzuk: pozgarria izan zen ikustea zenbat jende dabilen euskararen inguruan lanean; zenbat atxikipen, ahalegin eta konpromiso biltzea lortu duen Euskarak; eta zer nolako jende andanak (ez nahikoak oraindik ere) egin dugun euskaraz bizitzeko aukera sendoa , oztopoak oztopo. Miresmena urte hauetan guztietan eragile jardun duten guztiengan.

Kritika egiteko modua ere gustatu zitzaidan: umoretsu, mezu argiak eta jai-giroan. Haurrek ere gozatzeko modua izan zuten eta makina barre egiteko aukera ere bai. Kalean eta ikastoletan euskaraz hitz egiten duten haur eta gazte askorentzat gizartean xomorro ez direla erakusteko bilgune polit bat,  aukera izan baitzuten konturatzekojende asko gabiltzala haiek bezala euskaraz bizitzeko ahaleginetan.

 Nolanahi ere, ekitaldiak sorrarazi zizkidan beste sentipen batzuk, ez hain positiboak: jende ugari elkartu arren, ez ginen gai izan BECeko aretoa osorik betetzeko.

Irakurri gehiago »

Esan ezazu euskaraz BAI!

garruze 11/12/2008 @ 16:00

       euskaraz_bai.gif                             

 Bere 10 urteak ospatzeko Kontseiluak dei bat luzatu digu euskaltzaleoi larunbatean BECera joateko. 10 urte hauetan Kontseiluak bilegile-lana bete izan du euskalgintzan eta hari esker gaur egun beste batzuek, hark proposatutakoaren ildotik, hainbat lan-ildo eta ekimen jarri ahal izan dituzte/ditugu martxan. Besteak beste, gaur herri-administrazioetan (Jaurlaritza barne) eta eremu sozio-ekonomikoko zenbait eragileen esparrutan erabilera planak pixkanaka martxan jartzen ari badira ,Kontseiluari esker izan da hein handi batean, beste eragile batzuen ahalegina eta lana ahaztu gabe.

Duela 10 urte, beste askok bezala, Bai Euskarari Akordioa sinatu nuen eta Akordio horretatik ondoen gogoratzen dudan hitza "konpromisoarena" da.  Ezin egokiago iruditu zitzaidan orduan ideia hori eta gaur egun ere horretan nabil, izan ere, euskararen alde euskaltzaleok hartzen ditugun konpromisoak dira euskara biziberritzeko tresnarik eraginkorrenak.

Irakurri gehiago »

JAURLARITZAKO ERABILERA PLANAK

garruze 09/12/2008 @ 09:51

iv_plangintzaldia.jpgGure Saileko (Lehendakariordetza) euskara teknikariak deituta, badira hilabete batzuk Euskararen Erabilera Planaren kudeaketarako batzordean parte hartzen ari naizela, eta esan behar dut, orain arteko iritzia oso positiboa dela.Batzorde horren lehenengo zeregina ekintza-plana onartzea izan da. Azpimarragarria da zein jarrera irekia izan duten bai gure saileko teknikariek  eta bai HPSeko teknikariak, izan ere, pazientzia ederraz entzun dituzte teknikariok ditugun kezkak eta baita negarrak ere. Gure Saileko Ekintza planean, gainera, guk egindako proposamen ugari sartu dituzte.Hurrengo urratsa, azterketa komunikatzailea izan da. Gure zuzendaritza lehentasunezko atalen artean dagoenez, Saileko eta HPSeko euskara-teknikariarekin elkartu eta gure eguneroko zereginetatik zeintzuetan hasiko ginen euskara erabiltzen galdetu ziguten. Elkarrizketara joan aurretik Zuzendaritzan bertan gure konpromisoa zer nolakoa izango zen adostu genuen eta jarrera bateratua eraman genuen denok banakako elkarrizketetara.

Gure konpromisoa hauxe izango da: gure zuzendaritzak kudeatzen duen EAEko eskumeneko datu-basearen informazioa bi hizkuntza ofizialetan eskaintzea, eta lantzen dugun txosten bakoitzean bere edukiaren laburpena edo ondorioak euskaraz plazaratzea. Gure arteko harremanei dagokienez,  euskara normaltasunez erabiltzea, bakoitzak ahal duen heinean.

Orain arteko guztia oso positiboa izan bada ere, badira hainbat gauza kezka sorrarazten didatenak. Batzuk baino ez ditut aipatuko hemen:

Irakurri gehiago »

Utikan sariak

martinrezola 09/12/2008 @ 09:22

 

Joan den astean Ukan sariaren berri eman genuen. Oraingoan, 2008ko Utikan sariak jakinarazi nahi ditugu. Beraz, nik neuk neure buruari ematen diodan ahalmenaren indarrez,

 

EBATZI DUT:

Irakurri gehiago »

Ukan saria Eroskirentzat

martinrezola 05/12/2008 @ 11:21

images1.jpgConsumer Eroski aldizkariak irabazi du aurten Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskara sustatzeagatik ematen duen Ukan saria. Ondo merezia, nire ustez, euskarazko produktu bikaina da-eta. Ez dakit merezi duten harrera egiten ote diegun euskaldunok horrelako ekimenei, baina tira, balio dezala honako honek publizitate pixka bat egiteko ere. 

 

Hilaren lauan argitaratutako elkarrizketan, Eroskiko zuzendariak Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko Dekretu famatua aipatzen du, besteak beste: «Erronka polita da denontzat. Guk ez dugu obligazio modura ikusten, baizik eta zerbitzua hobetzeko modura.» Eskertzeko hitzak, zalantzarik gabe, bizi ditugun garai zurrunbilotsu hauetan. 

Lepo beretik ezin

egorospe 04/12/2008 @ 10:34

Distantziak laguntzen omen du. Eguneroko zurrunbiloak, irudi errepikatuek, betiko giro, aurpegi eta diskurtsoek  geroz gehiago nahasten zaituzte, hausnaketarako zirrikiturik txikiena ere zabaldu barik. Oreka behar da, gaitik urruntzea. Zertaz ari naiz? Ezer baino lehen, neure burua defendatzen. Eta horrekin batera-edo, euskararen auzia beste ikuspegi batetik ikusi guran. Urtebete gaitik at egoteak, une oroko ernegua askatzeak, on egin dit. On ikaragarria, gainera. Nire inguruan ezer gutxi aldatu da. Urtebete hizkuntza kontuetan ezer gutxi da. Pentsa, herritar ugarik uste badu 30 urteren buruan ezer gutxi egin dugula aurrera gurean; urtebetean,  are gutxiago.

Irakurri gehiago »

HERRI-LANGILEOK HERRITARRAREN HIZKUNTZA-AUKERA ERRESPETATZERA BEHARTUTA GAUDE.

garruze 01/12/2008 @ 13:00

ehe.jpgfuntzionario.jpgApirilaren 12ko 7/2007 Legea, alegia, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzkoa, ospetsua egin da Jaurlaritzan, sei opor egun ematen omen zizkigulako herri-langileei.Gai hori dela-eta luze idatzi eta hitz egin da Eusko Jaurlaritzako langileen artean, baina Lege horretan bada beste artikulu interesgarri bat: 54.11 artikulua.54. artikulu hori Legearen III. Tituluan kokatuta dago, hain zuzen, herri-langilearen eskubideak, betekizunak eta bere jokabide egokiaren kodea ezartzen dituen horretan.Bada, 54. artikulu horretan, herri-langileek bete behar dugun jokabide bat herritarraren hizkuntza-aukera errespetatzea da.Honela dio hitzez hitz, 11. jokabide-arauak:

“11. Garantizarán la atención al ciudadano en la lengua que lo solicite siempre que sea oficial en el territorio.”

Ba al daki norbaitek zer esan nahi duen horrek? 

Irakurri gehiago »