Kritakak bai, deskalifikaziorik ez
UGTren Bizkaiko atalak iritzi bat argitaratu du IV. plangintzaldiari hasiera emateko sozializazio-kanpaina gogor kritikatzen, baina IV. plangintzaldiak dakartzan neurrien inguruko azterketa osorik egin gabe. Kritika horretan dagoen hausnarketa orokor bakarra da saileko trebatzaileekin nahikoa zela.
UGTren iritzia: "Podrían estudiar un Plan para que los altos cargos que tengan cerebro lo usen, que pagamos todos.Y para indicar que lo están intentando podrían ponerse displays como: GAUR ERE SAIATUKO NAIZ NEURONAZ. Y para que la gente tenga paciencia con ellos: TENTELA, GARUNAK ERABILI GABE. O, para no ser sexistas: TUNTUNA, HOBETZEN NAIZ GUZTION DIRUAZ. Y, por si quieren seguir con la política de “normalización” lingüística por la vía de la imposición, y para que resulte lo más antinatural del mundo, pero puedan justificar que le sacan partido a los gastos en Educación, una idea: poner a las puertas de los Institutos y Colegios con modelos B y D unos controladores lingüísticos, la “gendarmería del euskara”, el “gran hermano euskararen aldekoa”… ¡Si sólo falta eso! Aski da! Hori inposizio nazkagarria!Sailetako trebatzaileekin nahikoa zen!"
Bihoa aurretik, oso esanguratsua iruditzen zaigula IV Plangintzaldiari buruzko iritzia/jarrera/kritika zilegia ematen hasi eta iritzi edo kritika hori, oraingoan ere, gaztelania hutsean plazaratu izana. Abiaburu eta ikuspegi ezberdinen erakusgarri garbia, ezbairik gabe. Tirakakoak UGTren ordezkariekin bildu ginen duela hilabete batzuk. Orduan, HPSek ez zituen oraindik IV plangintzaldi berriaren ildoak azaldu, baina UGTren jarrera euskarekiko, oro har, aldekoa zela adierazi ziguten, haiek Administrazioan euskara bultzatzeko prest zeudela adieraziz. Bada, IV. Plangintzaldia onartu berri den honetan, sindikatuengandik jarrera kritikoa espero bagenuen ere, batez ere HPSek, antza, sindikatuei ez dielako eskua behar bezala luzatu plangintza prestatzen ibili denean, ez genuena espero da hasiera hasieratik deskalifikaziotan hasiko zenik inor. Hori al da euskara bultzatzeko UGTk duen prestutasuna? Kritikak eskertzekoak dira eta kontuan hartu beharrekoak bide berriei ekiten zaienean, izan ere, zaila da hasieratik guzti-guztian asmatzea, baina kritikak beti ere errespetuz egin behar dira zilegitasuna izateko. Hainbat lankide ibili dira plangintzaldi berria prestatzen eta hainbat bagabiltza euskararen erabilera sustatzeko batzordetan, herritarrek hizkuntza ofizialen artean askatasunez eta kalitatez aukeratzeko duten eskubidea Administrazioan berma dadin. Orain arteko bideak erakutsi du euskara erabiltzeko eskubidea bermatzeko UGTk proposatzen duen bidea, hots, saileko trebatzaileak, ez dela nahikoa. Galdetu al die UGTk saileko trebatzaileei bere iritzia gai honetan, ala besterik gabe haiekin kontrastatu gabe botatako ideia izan da? Ez gabiltza txantxetako kontu batean, hainbat herritarren eskubideez ari gara, euskal hiztunena, alegia, eta gero eta gehiago garenak gainera. Hasieratik jakin dakigu zeregin horretan euskaldunen eskubideak bermatzeaz gain, euskaldunak ez direnak ere zaindu behar direla, baina horrek ez dio inori biderik ematen lan horretan ari diren eta garen guztion ahalegin zintzoa deskalifikatzeko eta karikaturizatzeko, are gehiago IV plangintzaldia bere osotasunean aztertu ez duenean, edo behintzat azterketa hori plazaratu ez duenean. UGT benetan euskara bultzatzeko prest badago, jarrera eraikitzailea eta errespetuzkoa agertu behar du gai honetan, eta Tirakakideok gustura entzungo genituzke bere kritikak, baldin eta Plangintzaldia bere osotasunean aztertuko balu eta eztabaidarako prest azalduko balitz. Bestalde, dei egiten dizuegu Administrazio honetan euskaraz lan egiten duzuen langileei, zuen eguneroko jardunean dituzuen kezkak eta esperientziak publikoki parteka ditzazuen, gai honen inguruan gogoeta sakon eta eraikitzaile bat sustatze aldera.

Zabaldu
del.icio.us