Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urtarrila 2008

Plan bat behar duzu!

martinrezola 31/01/2008 @ 13:09

plan.jpg Euskara erabiltzeko planak abian jartzekoak omen dauden honetan, batzuek aurrerago joko dute, beste batzuek motelago... Egia esan, ez dakigu zertan mamituko den beti aipatzen den “arian-arian”, “progresibitate” hori. Baina premia egon badago, badagoenez; begiratu, bestela, Eusko Jaurlaritzako Baliabide Orokorren Zuzendaritzak (Ogasun Saila) hemengo Intranet sarean kontsultagai duen gunea.

Irakurri gehiago »

Argazki bat es mucho

martinrezola 29/01/2008 @ 09:47

b_351sariak20081.jpg

Poza eman dit argazkiak. Garruzek aurreko mezuan aipatzen duen banalerro zoritxarrekoa gainditzeko modu polita. Sailburua, HPSko zuzendari bat, Imanol Murua, Emilio Lopez Adan... batera. Ez ohikoa. Baina oso beharrezkoa. Hurrengoan, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika eta Kontseiluko presidente Xabier Mendiguren Bereziartu ikusi nahi ditugu argazki batean, elkarri bostekoa emanda

Euskara bultzatzeko auzolanean deskordinazioa nagusi

garruze 25/01/2008 @ 14:17

erregalu-paketea.jpgAurreko post-etan guk egindako ildo beretik datorkigu oraingoan Joserra Garzia jauna: "Anabasa da. Ditugun tresnak pattal erabiltzen ari gara, hezkuntza sistema, komunikabidea...".

Berriak egin dion elkarrizketa txiki batean,  euskara saldu behar dugun produktua dela dio Joserrak eta horretarako ezinbestean koordinazioa behar dela.

Irizpide garbiak behar dira horretarako, bere iritziz eta ekintza txikiena ere estrategia nagusi baten barruko puzlea izan behar duela, eta ez ekintza soil bat, beste batzuekin elkar josi gabeko bat alegia.

Berriako kazetariak koordinazio-lan hori nori dagokion galdetzen dionean, hauxe da bere erantzuna:

"Herri honetan dagoen sare eta mugimendu sozialen indarra kontuan hartuta, lastima litzateke hori guztia erakunde ofizialen esku uztea. Kontsentsua beharko litzateke horretarako. Orain ez da halakorik gertatzen. De facto, bi kultur saila daude, bata Gasteizen eta bestea Kontseilua, eta hori oso txarra da herri txiki batean." (Letra lodia gurea da).

Aste buru ona izan.

 

 

Euskararen erabileraren aldeko politika berrien oinarriak: elkarlana eta ardura

garruze 07/01/2008 @ 11:54

lankidetza21.jpg  Egorosperen artikuluaren ildotik, nik ere uste dut euskararen normalkuntzarako bideratutako diru publikoaren inguruan gogoeta egin behar dela, izan ere, Jaurlaritzaren gaur eguneko programak edo diru-laguntzak eta sailen arteko koordinazioak xede berrien aurrean aurkitzen dira, nagusiki euskararen erabilera zabaltzea eta normaltzea. 

 Azken 30 urteotan diru publikoa barra-barra erabili da erdalduna zena euskalduntzeko edo euskarara hurbiltzeko bederen, eta xede hori gaur egun beharrezkoa izaten segitzen badu ere, uste dut gaur egun beste xede batzuek ere arreta berezia behar dutela euskararen erabilera normalizatu nahi bada. Horien artean, euskaraz bizi eta lan egin nahi duten euskal herritarrak ditugu eta haientzako zerbitzuak antolatu eta sustatu behar dira.

Irakurri gehiago »

Ba ondo

egorospe 07/01/2008 @ 00:32

Ez naiz arduradun politikoak txalotzearen aldekoa, uste baitut debereak ondo egiteko aukeratzen ditugula. Askotan, gura baino sarriago, ez da hala gertatzen; eta orduan datoz eztenkadak. Ez beti zuzenak. HPSko arduradunek diskurtso egokiaz jabetu direla iruditzen zait. Euskararen erabilera azpimarratzen dute “euskarak salbatzaileak ez, borrokalariak ez, baizik eta hiztunak behar ditu”. Herritarren euskararekiko leialtsuna, atxikimendua eta konpromisoa lortu nahi dute. Hizkunza-aukera askean oinarrituz, herritar guztiek nahi duten hizkuntza eta dakiten neurrian erabiltzea bideratu nahi dute. Eta guzti horretarako 70.000.000 euro jarriko dituzte. Dena polita?

Irakurri gehiago »