Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Abendua 2007

Hamar puntu etorkizunari begira

tiraka 21/12/2007 @ 11:45

Euskaltzaindiak ere ospatu du Euskararen Legeak Euskal Autonomia Erkidegoan egin dituen 25 urteen urteurrena. XI. Jagon jardunaldietan. Administrazioari dagokionez, Gotzon Egiak mintzaldi bat egin zuen euskarak izan duen garapenaz, eta 10 puntu azpimarratu zituen etorkizunari begira:

Irakurri gehiago »

Euskara ikasi eta zer?

martinrezola 13/12/2007 @ 13:04

Euskadi Literatuta sariak emateko ekitaldia joan den astean. El Correo egunkarian argazki txiki bat biharamunean, eta argazki-oinean hitzez hitz: "El lehendakari presidió ayer en Vitoria la entrega de los Premios Euskadi de Literatura, que en esta edición han recaído en los escritores Juan Bas, por su novela ´Voracidad´, Miren Agur Meabe, Xabier Montoia (que no acudió) y Fernando Rey. Ibarretxe destacó el valor de estos galardones, dotados en algunos casos con 18.000 euros, que pretenden «reconocer la labor de los escritores vascos»". Euskaraz saritutako lanen izenik ez, ezta arrastorik ere. Argazkiaz landa, albisterik ez. Ez gara existitzen.

 

Irakurri gehiago »

Urteurrenak (edo Oinatz eta Ganboa berriz ere)

martinrezola 07/12/2007 @ 11:31

oinatz.jpg

Urteurrenetik urteurrenera gabiltza azken egunotan, batzuk glamourosoagoak beste batzuk aldarrikatzaileagoak: Euskararen Legearen 25.a, Kontseiluaren 10.a, EiTBrena, Euskaldunon Egunkariarena... Eta denak bat datoz gauza bakar batean: urteurrenkideak zoriontzea ahaztu. Bai, hain gauza xumea oharkabean pasa zaie.

Irakurri gehiago »

Paradoxa gehiago

egorospe 04/12/2007 @ 17:48

Paradoxaz ari da Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika egunotan, euskaraz zein gaztelaniaz argitaratutako artikuluetan. Baztarrikaren paradoxekin bat etortzeaz gain, geroari begira berak diñoena dakart hona : "(...) aurrean dugun erronkaren neurriaz jabetzen bagara: euskararen ezagutzaren alorrean aurreratutakoa alferrik galdu nahi ez badugu, erabilerarenean egin behar dira, premia osoz gainera, hurrengo urratsak. (...) bestela, paradoxa are latzagoari irekiko genioke atea: gizarte izenez euskalduna eta izanez euskararik gabea osatuko genuke." Neure egiten dut esandako guztia. Hala ere, esan behar dut eze, zeregin horretan, eragile publikoak eta, batik bat, alderdi politikoetakoak inor baino behartuago daudela euren jarrera eredugarriarekin gainerakoen jokaeretan eragiteko. Eta horretan, oraindik, hipokresia asko dago, paradoxa gehiegi. Jarriko ditut adibideak.

Irakurri gehiago »

Euskarazko albistegietarako EITBren eskuliburua

tiraka 03/12/2007 @ 09:54

Euskal Irrati Telebistak (EiTB) Euskarazko albistegietarako esku-liburua II aurkeztu zuen ostiralean bere Bilboko (¿de su Bilbao?) egoitza nagusian.

Aurkezpen horren inguruan 25 urte informatzen izeneko jardunaldia egin zen bertan...

Zorionak!

Hobera bidean horrelako lanak garrantzitsuak dira oso. Baina...

Noizko ETB2-ko edo Radio Euskadi-ko esatari erdaldunentzat euskarazko izenak eta leloak aipatu behar dituztenerako jarraibide liburua?

Aski dute gure belarri zigortu/ txigortuek irrati kate espainiar gehienen "graziak" eta "ezintasunak" jasaten (Adibidez, ¿Cómo se dice... Alejía... Alergia... Alegui? ja/ja/ja), gainera gure erkide ustez euskaltzale askoren txapuzak eta interes (errespetu?) falta nabarmena jasan behar izateko.

Radio Euskadiko esatari batzuk dauzkat buruan, eta Euskadi Gazteako Salgai saioko esatari batez edo bestez ere bai,...  are okerragoa dena.

Jarraibide liburua behar dute Radio Euskadiko esatari batzuek lehen bai lehen, argi adieraziko diena ez dela "Iraizóz" esaten Iraizoz baizik, ezta "quirol al día" ere, Kirolaldia baizik. "Ustarich" esan ordez Ustaritz ahoskatu beharra dagoela edota Garikoitzi ez zaiola Garicoich esan behar.

Goizetako Euskadi gazteako aipatutako "Salgai" saioan berriz, badago euspañola gogoz praktikatzen duen lagun bat esatari taldean... Benetan diot, ez dakit grazia non daukan, egiten dituen komentarioen edukian (?) edota erabiltzen duen eusko-erdarakian.

Hobe esanda, ez dakit non daukan grazia...

 

Irrati kate erdaldun guztiei adi-adi jarrita ere, ez dut aurkitu horren pareko adibiderik. Esan nahi dut, ez dut aurkitu kate erdaldunetan, Radio Euskadin hasi eta COPEn buka, gaztelaniaz negargarri egiten duen esataririk. Nahita ez, behintzat.

Gurien bai, ostera. Euspañola egiten dutenak, gurean,  Irrati euskaldun bateko profesional izan litezke.

A ze "zabalak" eta "irekiak" garen...

Anton Bilbao