Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Azaroa 2007

Filologia ikastaroa

garruze 29/11/2007 @ 15:59

Wall Street Journal-eko kazetariaren bide beretik ekin dio oraingoan Cesar Vidalek (Copeko kazetaria) euskararen kontra. Kriston astakeriak esaten ditu, besteak beste, “arbol” esateko euskaraz ez dugula berezko hitzik!!!. (Klik egin hemen oso-osorik entzun nahi baduzu).

Kazetarien deontologiak eskatzen du zabaltzen dituzten berrien egiazkotasuna ziurtatzea. Vidal jaunak kaikukeria guzti horiek esateko ez du ezta hiztegietan begiratzeko lanik hartu ere, izan ere, bai zuhaitz, bai arbola duela mende asko dira euskara. Hona hemen Hauta Lanerako Hiztegiak jasotzen dituenak:

zuhaitz. iz. (1630). Landare iraunkorra, lurretik halako garaiera batean adarkatzen den zurtoin zurezkoa duena.

arbola. iz. (1609; arbore *1562, 1571). Zuhaitza. Paradisuaren erdian zegoen biziaren arbola. Gernikako arbola. Fruitu gabeko arbola. Baso ertzeko platano arbolak.

Espainiako komunikabide batzuetan edozer gauza esan daiteke eta dena dohainik gertatzen zaie. Euskaldunok gure hizkuntza eta kultura defendatzeko diskurtso argia landu behar dugu eta sarean hura defendatzen duten hainbat pertsona eduki antolaturik. Horrelakoak ezin dira pasatzen utzi eta bere ordaina behar dute izan, besterik ez bada, gizartearen aurrean gure aldeko argudioen bidez horrelako kazetarien sinesgarritasuna kolokan jarriz.

Erabileraren gakoak:elkarlana, errespetua eta motibazioa

garruze 28/11/2007 @ 15:16

adierazpen-instituzionala.jpg

Atzo Hizkuntza Politikarako sailburua den Patxi Baztarrikak urtero lez Euskararen Nazioarteko Egunari begira egiten den adierazpen instituzionala irakurri zuen. Baina aurtengo adierazpenak garrantzi berezi duela uste dut, izan ere, bete betean erreparatzen du euskararen erabileraren gaian eta horretan aurreratzeko zenbait funtsezko elementu jasotzen ditu.

Abiaburu egokia: Egin den lanetik abiatuta urrats berriak eman behar dira,  gero eta euskaldunagoa den euskal gizarteak errazago izan dezan ohiko bizitzan euskara normaltasunez erabiltzea. Belaunaldi berriei bidea erraztea gure belaunaldiari dagokio.

 Erabileraren garrantzia azpimarratzen du: " Erabilera baita, azken batean, edozein hizkuntzaren etorkizunaren giltzarri".

Lankidetza. Erabileran urratsak emateko (kontuan hartuta ia dena dagoela egiteko gai honetan erabilera-datu eskasak ikusita), euskal gizarte eta herri-erakundeen arteko lankidetzaren bidea ezartzen du eta, gainera, zehazten da nortzuekin ezin izango den bide hori egin: "elkarbizitza bestearen amore emate baldintzagabearen baitan jartzen dutenak dira, ikuspuntu hori aldatu ezean, euskararen normalkuntzaren aldeko lankidetzan tokirik ez duten bakarrak". Horrela formulaturik, beraz, lankidetza zabala bideratu nahi dela argi ikusten da.

Elkarrenganako errespetua. Horra hor euskararen erabilera posible egiteko beste gako bat. Hala ere, esango nuke gai hau ez dagoela behar bezain beste landuta euskal hiztunen kalterako eta hainbat topiko nagusitu direla. Gogoeta berezia behar du, zalantzarik gabe.

Motibazioa. Adierazpenak gai hau oso gainetik ukitzen badu ere , nik uste dut euskal hiztunok jakin behar dugula euskara zergatik erabili behar dugun. Adierazpenean kultur aniztasunaren aberastasuna aipatzen da, baina uste dut motibazio konkretuagoak behar ditugula euskaldunok erabileraren aldeko jauzia egiteko eta, gainera, norberak berea izango duela(belaunaldi-transmisioa bermatu, ondo pasatu, gozatu, harreman hurbilagoak lortu, berexi sentiarazi, protesta egiteko modu bat izan, ...). Gai hori ere ez dago behar bezala aztertuta edo behintzat gizarteratuta. Euskaldunok oso ikuspegi pragmatikokoak gara oro har, eta euskararen gai honetan ere ikuspegi hori plazaratzen hasi behar dugula uste dut.

Bukatu baino lehen, ohar txiki bat adierazpen honek komunikabideetan izan duen oihartzunaren inguruan. Euskararen erabilera sustatzea xede nagusitzat duen adierazpaneren inguruko notizia euskal komunikabide idatzian nagusiki gaztelania hutsez jaso da, Berrian izan ezik noski. Deian, Garan, El Correon, Diario de Noticias de Alava, esaterako, ez diote euskarari inolako tokirik egin notizia hau plazaratzeko orduan. Eitb.24.com-en gaur, adierazpenaren biharamunean, ez dut aipamen txikirik ere aurkitu notiziaren inguruan.

 Horrenbestez, txoko honetatik Baztarrika Jaunari eta bere lan-taldeari nire zorionik beroenak bidali nahi dizkiet adierazpenagatik. Sasoia zen euskal erakundeek horrelako adierazpen garbia egiteko. Hurrengo plangintzaldiari begira, bide beretik jarraituko duzuelakoan, eutsi goiari!

Zelai Nikolas 

Xabi Paya

garruze 28/11/2007 @ 11:47

xabi-paya.jpgEuskararen Legeak 25 urte bete dituen honetan, hainbat aditu eta politikari ari dira beraien iritzia ematen. Entzuten eta irakurtzen ari garen iritzi guztietatik oraindik botila erdi hutsik dagoela ondoriozta daiteke zalantzarik gabe, batez ere, erabilerari dagokionez. Horrek, ordea, ez gaitu etsipenera eraman behar, aitzitik, indar handiagoz eta dugun esperientziatik ikasita tinkotasunez lanean jarraitu behar dugu: aurreratu dugu, baina ez behar bezain beste.

Xabier Isasiri irakurri diot "formalki euskaldun elebakarrak desagertzea hizkuntza-heriotzaren azkenaurreko urratsa" dela. Hala izango da, hura ni baino adituagoa baita soziolinguistikan. Baina, hori kontuan hartu behar bada ere, nik nahiago Xabi Payaren gogoeta:

"Euskara jakiteak bi oin gehiago, bi begi gehiago, bi esku gehiago izatea suposatzen du.". Gogoeta polit horrekin amaitzen du Xabi Payak Euskonewsen egin dioten elkarrizketa.

Bai, nik ere hala sentitzen dut. Xabi ni bezala ikastolan euskaldundutakoa da (ikastola berekoak gainera), biek ez baititugu guraso euskaldunak. Hala ere, gurasoek, ikastolak, zenbait lagunek eta gizarte-girok euskaldun izateko harrotasuna transmititu digute eta harekin batera euskara -gure hizkuntza- erabiltzeko gogoa.

Euskaldunok erdaldunak ere bagara eta beraz nola lortu euskararen erabilera lehenestea eguneko jardunean? Hor dago eta egongo da hemendik aurrera koxka.

TALIBAN BATEN ABURUAK

martinrezola 22/11/2007 @ 13:45

komunikazioa1.jpgNire lantokia Eusko Jaurlaritza da, zehazki Gasteizko Lakuako egoitza. Ondoko burutazioak egunero jasotako pertzepzioen ondorio dira, ez dute balio zientifiko handirik beraz, atzetik ez baitago inongo bilketa lanik. Nahi beste aldiz jar liteke, hortaz, eta nonahi, «salbuespenak salbuespen» edo «generalizaziorik egitea arriskua eta guzti» edo antzekorik.

Irakurri gehiago »

Merkatari txarrak

egorospe 20/11/2007 @ 16:49

Lehengo batean, Arabako Foru Aldundian agintzen duten alderdiek aurrekontuak PSErekin batera onartu ostean, EAJko juntera batek zioen aurrekontu horietatik % 30a gastu sozialerako erabiliko zela, eta hori gizarteari transmititzen asmatu behar zela; alegia: lortutakoa saldu egin behar zela. Ez naiz arituko aurrekontuen herena herritar behartsuen artean banatzearen zilegitasunaz, subjektiboa baita. Nik diñodana da produktu edo lorpen onak lortzeak gurean ez duela gehiegirik balio ez badugu, etekina ateratze aldera, baliabide nahikorik produktuok herritarrengana helarazteko.

Irakurri gehiago »

'The Wall Street Journal' egunkariari gutuna bidali diote 180 profesionalek

tiraka 20/11/2007 @ 13:34

The Wall Street Journal-ek hilaren 6an argitaratutako euskararen inguruko artikuluari erantzunez, hainbat herrialdetako 180 profesionalek gutuna bidali diete egunkariko arduradunei. Euskara "hizkuntza bizia" dela eta esparru guztietan –baita zientziaren arloan ere– erabiltzen dela diote 180 lagunek gutun horretan. Besteak beste, Bernardo Atxaga idazleak, Pedro Migel Etxenike fisikariak eta Euskal Herriko, Madrilgo, Argentinako eta AEBetako unibertsitateetako irakasleek sinatu dute gutuna.

Atxikipena bidaltzeko helbidea hauxe da

irujo@unr.edu 

 Eskutitza hemen 

Ez Madonnarik, ez Vidal Cuadrasik

egorospe 14/11/2007 @ 17:47

Badakizue toreroei buruz zer esaten den gaztelaniaz: “Valor, se le supone”. Ze erremedio! Beste horrenbeste eskatu beharko genieke alderdi abertzaleetako kideei ere “euskaraz jakitea eta erabiltzea nahitaezkoa dute”. Gaur jakin dudanez Zearretaren eta Azkarragaren artean omen dago EAko buru izateko lehia. Euskaldun eta erdaldun baten artean. Hori ezinezkoa da. Hizkuntzak izan behar du bien artean aukeratzeko argumentua. PNVn ere beste horrenbeste. EBBa osatzeko lehen kideak aukeratu dituzte dagoeneko. Denak euskaldunak? Ez. Euskara izango al da EBBko batzarretako hizkuntza? Ez. Bertako euskaldunen artean ere euskara izango al da hizkuntzarik erabiliena. Ez, seguru asko. Badakizue gure zaharrek zer dioten: “Lehenik heuk egin, gero besteei eragin”.

Irakurri gehiago »

Prisa, COPE, Vocento, eta beste guztiekin zer?

tiraka 12/11/2007 @ 09:32

Prisa, COPE, Vocento, OndaCero eta beste guztiekin zer? 

Hedabide españolistek lan eskerga egiten dute euskara eta euskaldunak larrutzeko garaian.

Egundoko mina eta kaltea egin digute eta egiten digute egun ere; besteei beste horiei esker, Euskal Herriko gizartearen zati handi batek bete-betean uste du euskara inposatzen ari garela, erdaldunak baztertuta daudela, administrazioan lan egiteko euskara menperatzea ezinbestekoa dela, eta abar, eta abar… Negar egiteko moduko hamaika uste ustel, ondo baino hobeto errotu dira erdaldun gehien-gehienen eta zenbait euskaldunen artean ere.Aipatutako horiek ez dute aukerarik galtzen.Euskaldunok nahiz euskaltzaleok, izan abertzale, izan kosmopolitt, izan español edo frantses, ez dugu adorerik edota gaitasunik erakutsi orain arte, eraso lotsagarri eta iraunkor horri erantzuteko.Españolista uniformistek egiten duten azpijan etengabe horrek neurriko erantzuna behar du, bertoko instituzioen aldetik, lehenik eta behin. Guor estrit jurnal-ekoei eman zaienaren neurrikoa gutxienez.

Zeren zain gaude?

Askoz gaiztoagoa eta ohikoagoa da inguruko eta gertu-gertuko zenbait “intelektualek”, hedabidek edota politikarik egiten diguten erasoa… ez ala?

 

 

 

jj Agirre

Wall Street Journalari erantzun bat

babazorro 09/11/2007 @ 11:45

Hona hemen Wall Street Journalen argitaratutako artikulu madarikatu horren kazetariari, Keith Johnson-i, alegia, igorritako gutuna. Berak atzo, hilak 8, irakurri zuen baina oraindik ez dut erantzunik jaso. Horren berri izaten badut jakinaraziko dizuet, lagunok, plazer handiz.

"Dear Mr. Johnson

I am writting to you in order to complain about your article about Basque Language which has been recently published in the Wall Street Journal.

I am a lawyer who is currently working for the basque public administration. I am 44. I learned both in basque and in spanish in a Ikastola ( a basque school) during the Franco´s rule. In that period it was possible to learn in basque even though in a discreet way.

However, during my law studies it wasn´t possible for me to study in basque at the law school. So, I went on my own and I got my current job as a civil servant. So far I have made a good progress in the studies for improving the use oF basque language in my job and I must tell you that I don´t find any special difficulty to develop that job in basque nor in spanish.

I didn´t get my job because the basque. I think that I am a god lawyer. I am persuaded that I would be a good lawyer in any spanish administration, as well, doing my job only in spanish.

I don´t agree with your article. I have found it tendentious and false in some of its aspects. I speak in basque with my children. They are learning in basque and they have no found any difficulties to learn their subjects at school.

I would like you to revise the terms of your article after talking with some basque speakers. Sincerely I am persuaded that you would change your mind about this matter.

Sincerely yours

Euskaltegietako irakasleen miseriak eta komeriak

tiraka 09/11/2007 @ 11:07

 Leire Narbaiza irakasleak artikulu interesgarria idatzi du bere blog-ean: 

  http://eibar.org/blogak/leire/116 

images2.jpg

 (Horra hitzaurrea)

Euskaltegietako irakasleon miseriak eta komeriak

Iban Arantzabali, bihotzez

Badaramat bolada luzetxo bat gure lanaz eta gure miseriez hausnartzen, eta uste dut badela sasoia ordenatu eta plazaratzeko. Beharbada, hainbat sektoreri ez zaizkio gustatuko. Benetan, ez zait larregi inporta, egia normalean deserosoa baita. Nire ikuspuntua da, ia hamazortzi urte lan honetan eta udal euskaltegi askotan dabilen eta diharduen baten ikuspuntua.

Gure lanak ez dauka prestigiorik. Gure lana zerbait probisionala da. Gure funtzioa adabaki bat baino ez da jaurlaritzarendako. Ez daukagu formazio espezifikorik. Askotan gure lantokiak desegokiak eta deserosoak dira. Gure baliabideak urriak eta zaharrak. Sarritan gure zentroetan egiten diren inbertsioak ez dira existitzen. Gure ordutegiak zoratzeko modukoak izaten dira. Duela hogeita bost urteko planteamenduekin ari gara lanean.

Pixka bat es mucho, y asko es la leche

martinrezola 08/11/2007 @ 15:11

lurdes.jpgLurdes arreba ni baino urtebete zaharragoa da, 46 urte ditu. Oraintsu eman du izena euskaltegian, eta lehengoan esan zidan aurrerantzean euskaraz egin nahi zuela nirekin. Hala, atzo telefonoz deitu nion, eta saiotxo laburra egin genuen, lehenengo aldiz 45 urtean.

Irakurri gehiago »

Wall Street Journal ere enkarguko lanetan?

egorospe 07/11/2007 @ 11:44

Harrituta, lur eta zur agertu dira zenbait gure artean, gaur egunkari ipar amerikarrak argitara eman duen Keith Jhonsonen  Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera?”artikuluarekin, alegia “Euskal Inkisizioa: zelan esan daiteke euskaraz shepherd?" Artikulu horren gaztelaniazko bertsioan emandako datu bakar bat ere ez da egiazkoa, interpretazioak interpretazio. Gezurrez, difamazioz eta irainez jositako informazioa da, beste behin ere. Zer dela-ta jarri dira guri begira, munduaren handitasunean hain gutxi garen guri? Min egiteko lana da, Espainian giro jakin bat sortzeko enkarguko lana. Egia esan, ez dute gehiago akuilatzeko premiarik. Keith Jhonson ez da Amerikako Estatu Batuetan bizi, Madrilen baizik ( "Afincado en Madrid desde 1996, cubre Internet, e-commerce, y telecomunicacciones para el Wall Street Journal Europe.") 

Irakurri gehiago »