Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

2010-03-11 GTM 1

Arranopola!

burunda2010-03-11 GTM 1 @ 13:34

Dar-dar nago oraindik. Ados jarri dira! Bat etorri!!!

Bi talde ezberdinetako euskaldun abertzaleak!

Data egutegian azpimarratu behar litzatekeelakoan, horra Mikel Basabe (Aralar) eta Arantza Aurrekoetxea (EAJ) Eskola ereduaren gaineko testu bateratua sinatzen, berrian:

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2010-03-11/004/006/Euskara_marko_hirueledunean.htm

Categorías : elebitasuna
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2010-03-10 GTM 1

Arrazoi ontologikoak dirala meriyo

martinrezola2010-03-10 GTM 1 @ 09:42

Iragan larunbateko El País Semanal-en elkarrizketa egin zioten Artur Mas CiUko presidenteari. Guri atentzioa eman digu solasaldi aurreko aurkezpen gisakoan kazetariak idaztitakoak: «La conversación, sin embargo, no puede ser más que en catalán, por imperativo ontológico». Eta halaxe izango zen, katalanez, baina ez onttoei buruz. 

Irakurri gehiago »

Categorías : Bizikidetzaelebitasuna
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2010-03-09 GTM 1

Desolazioa

burunda2010-03-09 GTM 1 @ 17:00

argazkia_328.gifdesolazioa. Horra Joxemiel Bidadorren heriotzak gure artean erein duen sentipena. Desolazioa, haren hurbil-hurbilenekoen bihotzean. Desolazioa, haren adiskideen eztarrian. Desolazioa, Joxemielek lan-tzen zituen alor ugarietan -irakaskuntza, dantza, ikerkuntza, literatura- lankide izan zituenen artean...

Inor hiltzean ohikoa da entzutea "umezurtz" utzi gaituelako hori. Bidadorren kasuan, berarekin bizitza partekatu zutenak ez dira ala mintza daitezkeen bakarrak. Haren heriotzak are hutsago utzi du berez aski mortu zegoen eremua. Lehengo asteaz geroztik, nafar euskaldunok ikusezinagoak gara, ezinduagoak, aprojagoak, ez ikasiagoak.

Joxemiel "gaztearen" ondotik -39 urte!- ez da bazterretan ageri nork gu eginen ikusgarriago, gaituago, eragileago, jantziago. Salbuespenak salbuespen, inon ez dira gure eskuz eta gure izerdiz eraikitako ikasgeletatik atera behar zuten gazte belaunaldiak.

UPNk eta PSNk gure inguruan eraiki duten setio politika bere fruituak ematen ari da. Bere fruituak ematen ari, gure gazteei jarri dieten hautu ustela: asimilazioa edo marginalitatea.

Gure hautu ideologiko-estrategikoek, gure moteltasunak, gure nora ezak gainerakoa egin dute.

Bataila instituzionala aspaldi irabazi zuten.

Gizartearena irabazteko bidean daude.

Hori guztia, "gure" politikariak pitokerietan ari diren bitartean.

Aingeru Epalzak Diario de Noticias-en

http://www.noticiasdenavarra.com/2010/03/09/opinion/columnistas/mugatik/desolazioa

Categorías : Euskara
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2010-03-03 GTM 1

Zuk makrame, nik euskara

martinrezola2010-03-03 GTM 1 @ 12:41

Euskara Elkarteen Jardunaldien barruan, Juan Carlos Etxegoien “Xamar” irakasleak esandakoaren inguruan Onintza Iruretak idatzitako kronika:

Juan Carlos Etxegoien, Xamar irakasleak ondoko gogoeta egin zuen: “Hizkuntza arazoa gizarte arazoa da, ezin dugu esan: ‘Guk –euskara taldeok– konponduko dugu hizkuntza gatazka’. Gainditzen gaituen problematika da, gizarte osoari dagokio. Gaur egungo sistemaren joera gizarte arazoak arazo pertsonal bilakatzea da eta mintzairarenean berdin gertatzen ari da. Ezin duzu euskaraz egin? Bada zure arazoa da, beti ere hor duzu euskara taldea lagunduko dizuna zerbitzuen bidez: mintzalaguna, komunikabideak, kultur ekintzak… Hau guztia ongi dago, baina klubaren itxura hartzen ari da, sistemak bultzaturik: makramezaleak, pilates… eta euskararenak.

Bestalde, gugandik at dagoen zerbait salbatu nahian gabiltzala dirudi: Amazonia, baleak, Sahara… eta euskara. Baina euskara salbatuta dago, hiztegian eta gramatikan bilduta dago, aldiz, euskaraz bizi nahi duen komunitatea –Herria, nazioa alegia– da kinka larrian dagoena.Motibazioari dagokionez, gogoan dut soldadutzan agirian jarri zidatena: ‘El valor se le supone’. Euskara elkarteei motibazioa se les supone”.

 

Categorías : Euskara
Erantzunak ikusi/idatzi (1) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2010-03-02 GTM 1

Euskararen egoerari adarretatik

lastategitik2010-03-02 GTM 1 @ 15:25

juaninazio.jpgItzulingururik gabe heldu dio Juan Inazio Hartsuagak euskararen egoerari iaz kaleratutako liburuan, "Euskararen egoerari irizten" izenekoan hain zuzen.

Begiratu librea, ausarta eta zinez interesgarria eskaini digu bertan. Ez da liburu mardula (100 orrialdetara ez da heltzen), baina bai betea.

Artikulu sorta bikaina. 

Gomendagarria euskalgintzan dihardutenentzat, eta euskararekiko interesik apurrik duen ororentzat.

Pasarte bat edo beste ekarri dugu hona, sarrerako:

"Euskara ez da balio bat, zuk hartuz gero nik hartu ezin dudana. Euskara, nik hartuagatik zuk ere har dezakezu, nik adina gogoz eta grinaz. Ez iezadazu eska nik gutxiago egin dezadan. Egizu zuk gehiago."

 Edo beste hau:

"Errealitatearen aurrean ez ikusiarena egitea baino gauza tontoagorik ez dago. Kaltea besterik ez dakar.

Baina errealitatea ikustea oso mingarria omen da nonbait askorentzat, ez ikusiarena zein sarri egiten den erreparatuz gero."

Arin batean irakurtzen den arinkeriarik gabeko liburua.

Tagak:

Categorías : Euskara
Erantzunak ikusi/idatzi (1) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2010-02-26 GTM 1

Epaitegietan ez du aurrera egin euskararen erabilerak

martinrezola2010-02-26 GTM 1 @ 14:02

nekanesanmiguelnagusi.jpg

“Oso diskurtso arriskutsuak entzuten ditut guztiaren kontra, gure errua –eta aldi berean ahalmena– ukatuz” (Nekane San Miguel, Argian)

 

"Nekane San Miguel (Arrasate, 1953) abokatu lanean hasi zen 1976an. 1991n epaile egin zen eta Galizian eta Tolosan jardun ondoren, duela hamar urtez geroztik, Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratua da. Bere lanbidean euskararen osasuna nolakoa den galdetu diogu...

Irakurri gehiago »

Categorías : elebitasuna
Erantzunak ikusi/idatzi (1) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2010-02-25 GTM 1

Bereziartuaren boligrafotik

burunda2010-02-25 GTM 1 @ 14:49

Egun batean esnatzen zara, eta konturatzen zara ezkerrekoa zarela. Ideologiaz, esan nahi dut. Bigarren hezkuntzako ikaslea naiz, 15 urte, eta Manifestu komunista irakurri nuen atzo. Beraz, komunista izango naizela erabaki dut gaur goizean. Iraultzailea. Gorria. 16-rekin Sarrionandiaren poema batzuk irakurri ditut, eta komunista euskalduna izan behar dudala erabaki. 17-rekin irakurri dugu ikastolan Leturiaren egunkari ezkutua, 18-rekin, neure kasa, Sartreren Goragalea eta Izatea eta ezereza, eta jada jabetuta ez dela aski izatea ezkerrekoa, euskalduna, komunista, iraultzailea eta gorria bakarrik, existentzialista egin naiz.
...
Baina 2008an gaude eta esaten didate krisi ekonomiko handi bat datorrela, beharbada kapitalismoa suntsituko duena behin betiko. Albisteak tortila bat prestatzen harrapatu nau, eta ez diot garrantzi handiegirik eman hasieran, baina telebistak ez duenez beste ezertaz hitz egiten, ba, azkenean, sinestu behar.

Ikusi ditut gobernuak, bankuak salbatzen.

Ikusi dut Bernard Madoff Historiako Lapurreta Handiena egiten.

Ikusi ditut lagunak lana galtzen, eta kezkatu naiz, nirea galduko ote dudan.

Eta esan dut: ondo ote doa hau guztia?

Ez ote du norbaitek gauzak beste modu batera antolatzea proposatu inoiz? Egun batean esnatzen zara, eta buruari bueltak ematen hasi, eta erabakitzen duzu ezkerrekoa zarela.
Eta beharbada merezi duela Manifestu komunistari bigarren irakurria ematea.


Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2010-02-24 GTM 1

Euskararen munduaren kolorea

lastategitik2010-02-24 GTM 1 @ 12:18

aaa2.jpgEuskararen munduan gabiltzanok ongi asko dakigu zein nekagarria den hizkuntza horren, honen, defentsaren teoriatik ekintzara pasatzea.

Ez dugu sarritan horrelakorik aipatzen, batzuetan sumatzen dugun etsipena kutsa ez dadin, hain nekaturik ez dagoenak aurrera egin dezan, ikurra beti altxatua egon dadin. Euskaraz bizi nahi duenak urruti du zerumuga, batez ere hiriburuetan. Eta helburuaren atzetik abiatu baino lehen, jakin beharko luke zerk espero dion baldin eta oztopoak gainditu nahi baditu. Antzeman beharko ditu lehenik, salatu ondoren, eta, ahal duenean, trabak ezabatu beharko ditu.
Trafikoko seinaleak edo eraikin publiko askotakoak, administrazioarekiko harremanak, euskara entzun bezain laster muturra okertzen duen dendariaren protesta gehienetan isila, ba- tzuetan zuzena. Bi kafesne eskatzerakoan, esandakoa ulertu ez duela dioen tabernaria...

...

Gero esango dute, ..., euskararen kontua politizatua dagoela, kolore politiko zehatzegia eta nabarmenegia duela. Kolore bakarra, gainera.
Bada, horrela balitz, erantzukizun nagusia ez litzateke euskaldunona, ezta euskaltzaleena ere, euskaldun izan nahi ez dutenena baizik, ez baitio inork inori euskara ikastea debekatzen.
Are euskararen monopolioa salatzen dutenei, ez die inork urteko euskal nobelarik hoberena idaztea debekatzen, edo bertsorik zorrotzena botatzea galarazten.
Euskararen mundua ez du inork bahitu.
Hori bai, askori ez zaio interesatu izan.
Edo, okerrago, askok pentsatu izan du mundu hori zaharkitua zegoela, iraganarekiko nostalgikoz betea.
Gehiegizko politizazioa edo are euskararen diktadura salatzen dutenek euskaraz ikasiko balute, anitzagoa izango litzateke gure mundu txiki, adoretsu eta nekatu hau.

Arantxa Urretabizkaia

Categorías : Euskara
Erantzunak ikusi/idatzi (2) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2010-01-22 GTM 1

2jotzekoa

burunda2010-01-22 GTM 1 @ 10:43

aabade1.jpg(bihotzeko bat har bezate)

EventosBHM-k honako mezua, zabaldu omen du Bilbo-Bilbo herri-lasterketa sustatzeko. Hasiera nahasi samarra du:

Ustedekin elkar ukituz jartzen gara lasterketa Bilbao-Bilbao-ren ospakizunaren informatzeko otsailaren 14an, 10.606m-ren distantzia batekin. Probak 11:00 ordutara hasiera emango du San Ignacioren kiroldegitik eta Zorrotzaren kiroldegian amaitzean. Probaren kartela eransten dugu."                         

                                   Segida ez da argiagoa:

“Informatzen diogu gure web-orriaren izenaren aldaketaren eta posta elektroniko berriaren www.Eventosbhm.Com zuzendu ahal izango duen (..) Jadanik haren inskripzioak egin ahal dituzte e-mailan barrena desiratzen badute, o bien agertu gure bulegoetan telefonoa(...).Beste informazio baten bat desiratzen dute gurekin elkar ukituz jarri ez dezaten zalantza egin.

                                      Baina bukaera… mortala!

            "Bihotzeko bat har bezate agur egiten dut." Itxura denez itzultzaile automatikoaren labean sartu dute jatorrizko erdarazko testua, eta handik irten bezala, honela, inprimatu eta zabaldu dituzte milaka ale. Elebidek edo Behatokiak edo Arartekoak edo… (marineek ez, eskerrik asko) baten batek zeozer egin behar luke beharbada (Azcuna ez dirudi gehiegi arduratzen denik euskara kontuez). Lotsa(bakoa)gatik baino ez bada ere?  

(Sustatun ere jaso dute berria)


Erantzunak ikusi/idatzi (2) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2010-01-20 GTM 1

Ez gara joango

marytwo2010-01-20 GTM 1 @ 10:10






Bernabé Unda

Consejero de Industria, Innovación, Comercio y Turismo del Gobierno Vasco,

tiene el placer de invitarle a la presentación de la nueva imagen de marca de Euskadi, acto que será presidio por el

Lehendakari Patxi López

y que tendrá lugar el 20 de enero a las 21:00 h en el edificio de la Bolsa de Madrid. 

En la fiesta, que será presentada por Anne Igartiburu, los invitados podrán disfrutar de la actuación de Amaia Montero y tendrán la oportunidad de deleitarse con las creaciones gastronómicas que nuestros cocineros 3 estrellas michelín, Martín Berasategui y Pedro Subijana han ideado para la ocasión. 

Ekitaldira zu etortzea nahi genuke.

Esperamos contar con su asistencia.

Imprescindible acudir con la invitación y el DNI. 

Se ruega confirmación.

euskadi@turismo2010.net

902 540 331 

Bolsa de Madrid

Pza. de la lealtad, 1 28014 Madrid


 

  

Hori dio Madrilen gaur izango den ekitaldirako jaso dugun gonbidapenak. Hori dela kausa, Tirakan Ohiz Kanpoko Batzar Berebiziko Urgente-Premiazkoa deitu dugu gaia aztertzeko.

Gutako batek dio ez zaiola ondo iruditzen aurkezlea eta kantaria emakumeak izatea eta sukaldariak gizonezkoak; genero ikuspegia ez dela betetzen alegia. Sukalde kontuak direla-eta, beste batek erantsi du bera ez doala Madrileraino zertara eta mikropintxo barregarri batzuk jatera, holakoetan goseak akabatzen bukatzen duela. Gainera –asaldatu da hirugarren bat–, egokiena izango zatekeen Argiñanok diseinatu berri duen Delicias Lujanbio eskaintzea, eta ez seguraski emango duten Delicias del Cambio. 

Azkenean, zorionez, Tirakako buru-presidentea ohiko zuhurtziaz mintzatu da, eta esan du ez ahazteko zeintzuk diren Tirakaren printzipio fundamentalak eta fundamentuzkoak, eta “fun-funtsezkoa dela” gogoeta egitea euskarari gonbidapenean ematen zaion tratu erridikuluaz. Hortaz, boikota egin beharko genukeela. Eta horrela onartu da aho batez. 

Ez garela joango alegia. 

Beraz, gonbidapen-txartela nahi duena pasa dadila gure egoitzatik jasotzera, guk ez dugu behar eta: 

Tiraka Taldea – Grupo Tirando

Donostia kalea – Calle San Sebastián

Vitoria-Gasteiz – Gasteiz-Vitoria

Lakua 3, J Gunea  

   



 

Categorías : Euskara
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us